Oficina Central Adif ACERCA
Glorieta de Carlos V, s/n
Estación de Madrid Atocha Cercanías
28045 MADRIL
Trenez bidaiatzen duten desgaitasuna edo mugikortasun urritua duten pertsonentzako arreta espezializatu eta pertsonalizaturako bulegoa da. Bertan gailu telefoniko eta telematiko egokituak, indukzio begizta eta formatu irisgarrietan dauden liburuxkak aurkituko dituzu. Ordenagailu puntu irisgarria ere badu.
Edozein egoera berezirako, bulegoa zure esku dago, informatzeko eta bidaia modurik egokienean kudeatzeko.
Halaber, gida honetan jasotzen ez den helmugaren batera bidaiatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, zure kasua aztertuko dugu eta trenen eta instalazioen irisgarritasunaren arabera, bidaiatzeko beste aukera bat eskainiko dizugu. Ahal den guztia egingo dugu zure bidaia segurtasun, erosotasun eta zerbitzu-berme osoz antolatzeko.