14 eta 25 urte bitartean badituzu, ez ezazu gehiago pentsatu eta aprobetxatu Más Renfe Joven programak trenez bidaiatzeko eskainitako deskontuak.

 

Más Renfe Joven

Más Renfe Joven programari esker, deskontu garrantzitsuak izango dituzu eskura AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE, Larga Distancia, Avant, Media Distancia eta Aldiriak/Rodalies trenetan bidaiatzeko txartelak erostean. Gainera, Más Renfe fidelizazio-programaren abantaila guztiez gozatuko duzu. Gozatu Más Renfe Joven programaz!
 


Kide egiten zarenean, bezeroaren zenbakia jasoko duzu eta treneko txartelak beherapen bermatuarekin eros ditzakezu, bidaiatu nahi duzun tren motaren arabera aldatuko dena. Más Renfe Joven-ek urtebeteko balioa du.

  • Deskontuak AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE eta Larga Distancia trenetan:

    • % 30eko deskontua eskuragarri dagoen edozein preziotan.
  • Deskontuak Avant, Media Distancia eta Aldiriak/Rodalies-en:

    • % 25eko deskontua.

Zure Más Renfe Joven-ekin erositako txartelek aldaketak eta ezeztatzeak onartzen dituzte, txartelak baimentzen duen bitartean eta kostuak izan ditzake.

Más Renfe Joven programa izenduna eta besterenezina da, eta 50 € balio du. 

Gazte-txartela

Zure erkidegoak jaulkitako Gazte-txartelak aukera ematen dizu txartelak % 20ko deskontuarekin erosteko Avant, Media Distancia eta Feve sareko eskualdeko trenetan. Ave eta Larga Distancia trenetan % 5eko deskontua aplikatuko da erabilgarri dagoen edozein prezioren gainean.

Gainera, nazioarteko hainbat txartel erabil ditzakezu; besteak beste, EYCA (European Youth Card Association) ekimenarekin erlazionatutako herrialdeetan jaulkitzen den European Youth Card txartela, ISIC (International Student Identity Card) nazioarteko ikasle-txartela, IYTC (International Youth Global Card) nazioarteko gazte-txartela eta gazteentzako GO 25 (IYTC) txartela nazioarteko bidaietarako.

Gazte-txartelarekin erositako txartelek aldaketak eta ezeztatzeak onartzen dituzte, betiere zure txartelak onartzen badu eta gastuei lotuta.

 

Kontsultatu baldintza guztiak

 

GOGOAN IZAN... atzerrira bidaiatuko duten 18 urtetik beherakoek eskatutako dokumentazioa izan beharko dutela, Barne Ministerioak xedatutakoaren arabera.

Era berean, banku kolaboratzaileek jaulkitako kreditu- edo zordunketa-txartel batekin erlazionatutako gazte-txartela eskura dezakezu.