Familia ugariko kidea bazara, AVE (Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE izan ezik), Larga Distancia, Avant, Media Distancia, Cercanías eta Feve tren guztietan deskontu garrantzitsuekin bidaia dezakezu.

Familia ugari orokorreko kideek % 20ko deskontua daukate eta familia ugari bereziko kideek, berriz, % 50eko deskontua.

AVE eta Larga Distancia trenetan, erositako txartelek aldaketak eta ezeztapenak onar ditzakete aukeratutako bidaiaren arabera (Básico, Elige edo Prémium).

 

Irakurri baldintza guztiak

Rodalíes trenetan soilik onartuko dira Generalitat de Catalunya-k guraso bakarreko familiei jaulkitako familia ugariko txartelak. Kontuan hartu behar da Generalitat de Catalunya arduratzen dela tren-sare hori kudeatzeaz, eta hark zehazten dituela merkaturatze-baldintzak.