2025eko urtarrilaren 15etik aurrera, hirugarren lauhilekoko (2024ko irailetik abendura) doako abonuen fidantzak itzultzea eska dezakezu. Urtebete duzu itzulketa eskatzeko, 2025eko abenduaren 31ra arte.

Gogoratu fidantza itzultzen zaizun arte, beharrezkoa dela abonuak gordetzea erabili dituzun formatutan, fisikoan edo digitalean, bai eta erosketa tiketa edo egiaztagiria ere, prozesuan zehar gerta daitekeen edozein ezbeharren aurrean.

   

Zer eskaintzen dizu Umeentzako doako abonamenduak?

Ohiko bidaiarientzako Umeentzako doako abonamendua nola eskuratu eta erabili azalduko dizugu. Ohiko salmenta-puntuetan lor dezakezu abonua: renfe.com, autosalmentako makinak eta geltokiko leihatilak.

Zer da?

  • NANik ez duten 14 urtetik beherakoentzako. NANik izanez gero, doako abonamendu errepikaria eskuratu dezakezu.
  • Abonamendua doakoalauhilekoa eta pertsonala da.
  • NANik ez duten 14 urtetik beherakoek eskuratu ahal izango dute: aitak, amak edo tutoreak abonamendua erosi ahal izango dute IFZ, AIZ, pasaportea edo baliodun beste dokumenturen bat aurkeztuz.
  • Abonamenduarekin gehienez ere lau bidaia egin daitezke egunean, direla joan edo etorrikoak eta aurretik aukeratutako jatorri eta helmuga geltokietatik joan edo etorri soilik (debekatuta dago aukerako ibilbideko tarteko geltokietan jaitsi edo igotzea).
  • Abonamendua erosteko unean, bidaiatuko dituzun bi geltokiak (jatorria/helmuga) aukeratu beharko dituzu.
  • Media Distanciako zerbitzu guztietan erabili ahal izango duzu, Media Distancia Zabalera Metriko zerbitzu eta Rodalies de Catalunyako eskualdeko zerbitzuak salbu (zerbitzu horietarako Media Distanciako doako abonamendu errepikariaeskatu dezakezu.
  • Abonamendua eskuratutako lauhileko edozein egunetarako balio du abonamenduak :

    • Lehen lauhilekoa: 2025eko urtarrilaren 1etik edo ondorengo erosketa-egunetik 2025eko apirilaren 30era arte.
  • Ohiko salmenta-puntuetan erosi dezakezu abonamendua: renfe.com (ilarak saihesteko, Rodalies de Catalunyako Media Distancia Zabalera Metriko eta eskualdeko zerbitzuetan salbu, autosalmentako makinak eta geltokiko leihatilak
  • Ondorengo kanalen bidez formalizatu ditzakezu zure bidaiak: Renfe app-a, renfe.com web-orrian, autosalmentako makinetan eta geltokiko leihatiletan (online formalizatzea gomendatzen dizugu erosoagoa eta azkarragoa baita, Zabalera Metriko Media Distancia eta Rodalies de Catalunyako eskualdeko zerbitzuetan salbu).
  • Abonamendua doakoa da, baina 20 euroko fidantza ordaindu beharko da eskuratu ahal izateko (abonamendu eta lauhileko bakoitzerako). Kreditu-/Zordunketa-txartelaren bidez ordaintzea gomendatzen dizugu.
  • Fidantzaren zenbatekoa 4 hilabeteko baliozkotasun-aldia amaitzean itzuliko da, baldin eta gutxienez 16 bidaia egin badituzu (gogoratu Media Distancia-ko trenetan sartzeko abonamendua behar bezala balioztatu edo formalizatu behar dela).
  • Fidantza banku-txartelarekin ordaintzen bada (gomendatua), zenbatekoa automatikoki itzuliko da zure txartelera. Fidantza eskudirutan ordaintzen bada, dirua itzultzeko eskaera bat bete beharko da. Gorde ezazu abonamendua indarraldi osoan zehar, ordaindu duzun fidantza berreskuratu ahal izateko.

 

 

EZ AHAZTU doako abonuaren fidantza itzuli arte, ezinbestekoa dela abonua erabili dituzun euskarri guztietan, fisikoetan zein digitaletan, gordetzea, bai eta edozein tiket edo erosketa-froga ere, beharrezkoa izango baita fidantza itzultzeko eskatzeko edo prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.

Abonu errepikari berria merkaturatzen den bitartean, ohiko gainerako abonuen salmenta eten egingo da.

Gainera, jatorria/helmuga Madril-Salamanca duen Avant zerbitzuetan, jatorria/helmuga A Coruña-Ourense eta Murtzia-Alacant duten Avant zerbitzuetan (bi kasuetan, tarteko jatorri/helmugako guztietan) eta Bartzelona-Tortosa Avant Expres zerbitzuetan (Bartzelona-Tarragona jatorria/helmuga izan ezik) erabil daiteke abonu hori.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak hainbat neurri ezarri ditu Distantzia Ertaineko abonuen erabilera egokia sustatzeko. Gogoratu:

  • Abonuak irauten duen bitartean, gutxienez 3 aldiz, bidaiariak gero egiten ez duen bidaia bat formalizatzen badu, edo formalizazioa baimendutako epetik kanpo bertan behera uzten, iruzurrezko erabileratzat joko da. Kasu horretan, abonua baliogabetu egingo da, fidantza konfiskatuko da eta ez zaizu beste abonurik emango inolako jatorri-helmugarako, baliogabetu eta 30 egun igaro arte.
  • Bidaien formalizazioa bidaiaren irteera-ordua baino 60 minutu lehenagora arte utz daiteke bertan behera.
  • Ibilbide bererako, gehienez ere lau bidaia formaliza daitezke egunean (joanekoak eta/edo itzulerakoak).
  • Ez da onartzen norabide bereko bi bidaia formalizatzea programatutako bidaia-denboraren hirukoitza igaro arte. Adibidez, bi geltokiren arteko bidaia-denbora ordubetekoa bada, eta goizeko 8:00etan irtengo den tren bat formalizatu bada, 11: 00etatik aurrera (1 ordu x 3) irteten den beste batean bakarrik formalizatu ahal izango da.
  • Gogoan izan beti esleitutako eserlekua okupatzea (txartelean agertzen dena). Egiten ez baduzu, Ikuskatzaileak abonuaren erabilera oker gisatzat jo dezake, zure eserlekua hutsik utzi duzula uste duelako.
  • Abonamenduak izendunak dira eta besterenezinak. Titularrak ez den pertsona batek erabiltzen badu izendun abonamendu bat, pertsona horrek txartel baliodunik ez daukala ulertuko da Bidaiarientzako Baldintza Orokorrak aplikatuz.