Zer eskaintzen dizu Tarjeta 10 Sencilla txartelak?
 

  • Gehienez 10 bidaia, berdin dio joanekoak edo etorrerakoak diren
  • Beti ibilbide bera egin behar da; abonamendua erostean hautatu beharko dituzu erabiliko dituzun geltokiak
  • Tarifa orokorraren gaineko deskontuak eta ibilbidearen arabera
  • Pertsona bakarrarentzat da
  • Baliozkotasuna: 45 egun, erositako egunetik hasita (egun hori barne)
  • Geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan erosi ahalko duzu

Gogoratu: kontsultatu geltokiko leihatiletan abonamenduak interesatzen zaizun ibilbiderako balio duen.
 

Kontsultatu baldintza guztiak

 

Abonamendua erosi eta bidaiatu aurretik, ezinbestekoa da txartela erreserbatzea nahi duzun egunerako eta trenerako, hau da, txartela "formalizatu" behar duzu. Geltokietako leihatiletan eta makinetan egin dezakezu eragiketa.