Marseillako Calanque-en ibilaldia
 

Betiko hiri-turismoko bidaiaz nekatuta bazaude eta ohiz kanpoko ihesaldi lasai bat egin nahi baduzu, Marseillako harribitxia aurkezten dizugu: le Calanques. Bere paisaia bikainengatik ezagutzen dira, kala txikiz osatutako hogei kilometro hauek, eta mendi-ibiliak egiteko edo paradisuko eszenatoki batean bainu lasaiaz gozatzeko leku ezin hobea osatzen dute. Igo gure Frantziara joateko nazioarteko AVE trenetako batera eta ezagutu Bartzelonatik 5 ordu baino gutxiagora dagoen parke natural honen sekretuak.

Cassis eta Marseilla lotzen dituen kostaldean sortutako kala txiki hauek turkesa-koloreko uraren gainera oldartzen diren kareharri zurien segida bat osatzen dute, Mediterraneoko paisaia naturalik malkartsu eta basatieneko bat.

Era desberdinetan irits daiteke, auto bat alokatuta edo hiriaren erdigunetik autobus bat hartuta, edo oinez, piraguaz edo itsasontziz txango gidatua ere egin daiteke; baina kontuan izan behar da ibilgailu pribatuekin sartzeko zenbait murrizketa daudela eta trafikoa oso araututa dagoela.

Hona hemen Kosta Urdineko ekialdetik mendebaldera ihesaldi ahaztezin honetarako gure proposamena.

Cassis

Ibilbidea Cassisen hasten da, Kosta Urdineko arrantza-portu pintoreskoan. Bere etxeen eta itsasontzien koloreengatik, mahastiz betetako paisaiengatik eta kostaldeko gastronomiagatik nabarmentzen da. Herri hau, Cap Canaille-ren oinetan dago, Europako itsaslabarrik altuena, eta Mediterraneoko ondoen gordetako sekretu bat da, bere ardoagatik eta Kosta Urdineko bistarik onenak izateagatik ezagutzen da.

 

Cassiseko portua

Port Miou eta Port Pin

Marseillara bidean, aurkitzen dugun lehen calaque-a Port Miou da, ezagunena eta zabalena da, eta haren horma malkartsuak kilometro eta erdi barruratzen dira kostalderantz. Geroago Port Pin zeharkatuko dugu, bere uren esmeralda-kolorearengatik ezagutzen dena, eta haren atzean calanque basati ugari datoz, denak ere oso dotoreak.

En-Vau

Eskalatzaileek gehien ezagutzen eta baloratzen dutenetako bat En-Vau calanque bikaina da, bertako harea zuri eta ur gardeneko hondartzak Deabruaren kobara eramango gaitu, olatuek zizelkatutako haitzulo indartsu batera. Handik gertu Castelviel dagoi, kareharrizko gailurren lautada bat, itsasotik bista ikusgarriak eskaintzen dituena, eta horren atzean, Grande Candelle itsaslabarraren 460 metroak agertzen dira.

 

En-Vau calanque-a

Devenson

Berehala agertzen da begien aurrean Devensonen calanque zorabiagarria. Beirazko begiarekin amaitzen da, hormaren goialdean induskatutako haitz indartsu bat, kare-islak direla-eta berezko itsasargi bortitza bihurtu dena.

Morgiou, Sormiou eta les Goudes

Itsas brisak eta pinu-basoko lurrinak gidatuta, Morgiou, Sormiou eta les Goudes calanque-etara iritsiko gara; Marseillako arrantzaleak bizi eta lan egiteko dituzten txabola txikietan okupatuta daudela ikusiko dugu; sarritan jatetxe inprobisatu bihurtzen dira, eta sardina-plater on bat dasta daiteke; eta beraz, toki ezin hobea da Calanque-en mendigune basati honetako azken geldialdia egiteko Marseillako lehen portura iritsi baino lehen.

Calanque-ak bisitatzeko aholkuak

Ikuspegi harrigarriak eskaini arren, kontuan izan behar da Calanque-en ibilbide zoragarri honek bidezidorrak eta harrizko bideak dituela eta meteorologia oso aldakorra duela. Horregatik, ekipamendu egokia eramatea gomendatzen dizugu (bizkar-zorroa, oinetakoak, ura eta haizearen, eguzkiaren, euriaren eta hotzaren aurkako babesa) ezustekorik ez izateko.

Udaberri-udako denboraldian joatea gomendatzen dizugu, batez ere arratsaldeko azken orduetan (5etik 8etara), hondartzak ia hutsik daudenean.

 

Bidaiatu Marseillara trenez

Ibilaldi sinestezin honen ondoren Frantziako bigarren hiririk handiena gehiago ezagutzeko gogoa sartu bazaizu, kontsultatu joan aurretik ikusi behar dituzun Marseillako ezinbesteko 10 lekuak.

Eta frantses estilorik garbienarekin inguratu nahi baduzu, Espainia eta Frantziaren arteko gure Nazioarteko AVE trenek konektatutako beste hiri asko bisita ditzakezu, hiriaren erdigunetik erdigunera eramaten zaituztenak: Perpinyà, Narbona, Béziers, Montpellier, Nîmes, Avignon, Aix-en-Provence, Valence edo Lyon. Zuk aukeratu nolako bidaia nahi duzun, guk helmugak eta garraioa jartzen ditugu.

Ezagutzen dituzu gure deskontuak? Aprobetxa itzazu eta lortu preziorik onena tren-txartelean.