Benicarló Catellón dago kokatuta eta bertako klima, gastronomia eta ondare historiko eta kultural paregabeari esker, edozein urtarotan bisitatzeko leku ezin hobea da.
Benicarlón zer ikusi jakin nahi? Jarraitu irakurtzen eta deskubritu zeintzuk diren nahitaez ikusi behear dituzu monumentuak eta nahitaez egin beharrekoak, bisita honetan zehar. Aurrera!
Haz zaitez gogotsu! Tren geltokitik 10 minutura, hiriko altxor arkitektoniko eta artistikoa aurkituko duzu: Casa Fontcuberta (Fontcuberta Etxea).
Josep Maria Franquetek eraiki zuen jauregi kolonial zoragarri hau da Benicarlóren aurrerapen eta industrializazio garaiko lekukorik onenetakoa. Hain ondo zainduta dago, aho zabalik utziko zaituela. Ez ha harritzekoa, filmak grabatzeko eszenatoki gisa erabili izana.
Monumentuak bisitatzen jarraitu nahi baduzu, jo San Joaquín kalera. Bertan, Casa dels Miquel izenaz ere ezagutzen den Markesaren Etxe ederra ikusi ahalko duzu, Benicarlóko markesaren egoitza izan zena, eta XVIII.mendearen amaieran eraiki zena. Baratze-lorategi zoragarri bat dago etxearen atzeko aldean ezkutuan eta hiriko iskanbilatik atseden hartzeko aparta da. Sartu barrura eta mirestu etxeko liburutegi ederra, eta begiratu arretaz sukaldeko azulejo bitxi eta koloretsuak.
Ez gorde kamera, oraindik ez da bukatu-eta. Joan Carles I etorbideko Bosh Etxekofatxada ederra deigarri gertatuko zaizu, zalantzarik gabe. Begiratu ezazu arretaz goitik behera eta aurkitu landare itxurako apaingarri koloretsuak, zeintzuk ez duten parekorik hirian eta estilo modernistakoak diren.
Ondoren San Pedro eliza bisitatu dezakezu, Itsasoko Kristoren Kapera izenez ezaguna. Portutik gertu dago eta Benicarlóko bizilagunen gogokoenetakoa da.
Herritik 2 kilometrora dagoen San Grogorio Ermita bisitatzea ere gomendatzen dizugu, arkupe zuriak ikusteko. Bertan ospatzen da, maiatzaren 9an, San Gregorio Ostienseko erromeria ezaguna.
Ezin zara joan Santa Càndidaren Etxea izenez ezagutzen den Benicarlóko etxe tradizionala ikusi gabe. Eraikin horiek hiriko nekazariek eraikitzen zituzten, eta beheko solairua, bi solairu eta "perxe" izeneko eraikuntza altuago bat zuten.
Bertako kulturan zeharo murgiltzeko, zoaz MUCBEra. Frantziskotar komentu zahar hau orain kultur gune bat da, eta bertan Puig de la Nau iberiar herrixkako aztarna arkeologikoen erakusketa iraunkorra bisitatu ahal izango duzu, hiritik kilometro gutxira. Kristo aurreko II. mendean eta garaiko mediterraneoko herrixken arteko komunikazio sistemaren erakusle oso ona da aztarnategi hau.
Benicarlandoen eguneoko bizitza nolakoa den ikusi ezazu Merkatu Nagusian; bertan, egunean bertako arrain freskoa eta lurreko produkturik onenak aurkituko dituzu, esaterako bertako alkatxofa ospetsuak. Ez ahaztu bertako gozoki tipikoak dastatzea, esaterako cabell d' àngel pastissets-ak edo Sant Antoniko cokeak.
Benicarlóko hondartzak garbiak eta lasaiak dira. Aprobetxa ezazu Morrongo hondartza ospetsuan bainu bat hartzeko; harea fineko hondartza da, zuhaitzez inguratua dago eta portutik oso hurbil. Familiarekin joateko aparta.
Udan herriko jaiak ospatu ahalko dituzu bertako biztanleekin batera, abuztuaren bigarren hamabostaldian. Gozatu su artifizialak ikusten itsasoaren ertzetik, Benicarlóren «Muro» ospetsuan. Agur esateko modu ezin hobea.
Udazkenean al zoaz? Prestatu tripa Egun Gastronomiko ospetsuetarako. Eskatu bertako jatetxe eta establezimenduetako menu berezietako bat, eta bertako jakiak, itsasokoak zein lurrekoak, ezagutzeko aukera izango duzu.
Auto-ilarik gabe, autoz betetako errepiderik gabe eta kostaldeko hirietan aparkatzeko zailtasunik gabe. Zatoz Benicarlóra gure Larga Distanciako trenetan bidaiak erosoago, azkarrago eta jasangarriago egiteko.
Eta Valèncian edo Castellón benetan erraza da Benicarlóra etortzea, Valentziako Erkidegoko Cernanías sareari esker! Kontsulta itzazu trenen ordutegiak eta lineak eta ezagutu Benicarlóko hondartzak gurekin!