Zer ikusi Leonen? Húmedo auzoa, katedrala eta askoz gehiago

 

Leon hiriak eta inguruek, bisitzea merezi duten toki asko dituzte. Hiri honek historia luzeko auzoak ditu eta, gainera, Gizateriaren Ondare izendatu diren monumentuak ere bai. Ikusi gabe geratuko zara? Ikusi dezagun zer bisitatu Leonen!

Zer ikusi Leonen?

  • Leongo katedrala: Leongo Santa Maria Errealekoaren katedrala, Espainiako ederrenetakoa da. Barruan, beirate koloretsu eta ikusgarriak ikusi ahal izango duzu, hitzik gabe utziko zaituzte. Katedral hau Gizateriaren Ondare izendatu zuten, Donejakue Bidearen ibilbidean dagoelako.
  • Botines etxea: Leonen ikusteko ezinbesteko beste leku bat Botines Etxea da. Kataluniatik kanpo Antonio Guadik egindako hiru lanetako bat da. Eragin modernistak dituen eraikin neogotikoa da eta ezinbestez bisitatu beharrekoa.
  • San Markos komentua: Espainiako errenazimenduko maisulanetako bat da San Markos Komentua, eta Leonen ikusi beharreako beste monumentu bat. Ez zara eliza gotikoa bisitatu gabe joan; barruan San Markos Museoa dauka, artelanak eta bilduma arkeologikoak ikusteko aukera izango duzu bertan.
  • Plaza Nagusia: plaza hau Leongo puntu garrantzitsuenetako bat da. Hirian zehar egiten diren jarduera ask handik abiatzen dira, doaneko gidak esaterako. Gainera, larunbat eta asteazkenetan azoka txiki tradizional bat daukatu, eta bertan leongo kultura bete-betean bizi ahal izango duzu. Galdu egin behar duzu?
  • Húmedo auzoa: Leongo auzo ezagun eta jendetsuenenetako da. Arrazoietako bat da, hiriko alde zaharraren zati bat auzo horretan dagoela, eta gainera, Leongo tapa tipikoak dastatzeko toki onenetako da.
  • Auzo Erromantikoa: tapak jateko modako beste leku bat da, eta katedralera bidean goazela, Calle Ancha kalearen ezkerraldean dago. Gainera, auzo honetan daude Leongo monumentu garrantzitsuenetako batzuk, hala nola San Isidoro Basilika edo Casa Botines.
  • Plaza del Grano plaza: Leongo plazarik politenetako bat da. Erdi Arokoa da, oso xarma berezia du harrizko plaza lasai honek. Plaza horretakoa da Leongo harrizko lurzorurik zaharrera, eta denboran bidaia bat egin izan bazenu bezala sentituko zara. Plan ona, ezta?

Leongo Probintzia

Gainera, garraiobide propioa baduzu edo Leon inguruko herrietara joateko garraio publikoak erabiltzeko arazorik ez baduzu, txundituta utziko zituzten batzuk gomendatuko dizkizugu:

  • Peñalba de Santiago: harrizko etxea, egurrezko balkoi eta kalexka bihurriei esker, Espainiako herri ederrenetako bat da.
  • Ponferrada: hiru hau Donejakue Bideko geltokietako bat da. Ezin zara joan hiri honetako alde zahar zoragarria bisitatu gabe, Espainiako hobekien zaindutako gaztelu tenplario politenetakoa dauka-eta. Ponferradan, Las Médulasizeneko ingurune naturalera, Gizateriaren Ondare dena, txango bat egitea gomendatzen dizugu. Begientzako sekulako ikuskizuna!
  • Astorga: Gaudik Kataluniatik kanpo eraiki zittuen obretako bat ikusi ahal izango duzu hemen, Gotzain Jauregia.
  • Molinaseca: harrizko etxetxoz, kalexka harriztatuez eta Erdi Aroko magiaz betetako herria da. Molinasecatik paseatzea, denboran zehar bidaiatzea bezala da, txundituta utziko zaitu!

Leongo gastronomiako jaki tipikoak

Hiri honetako leku magikoetan barrena ibiltzeaz gain, bertako gastronomia dastatu behar duzu!

Hauek dira Leonen nahitaez dastatu behar dituzun plater tipiko batzuk. Gogoratu! Hiri bat ezagutzeko, bertako gastronomia ere ezagutu behar da.

  • Leongo gastronomiako produktu ospetsuenetako bat odolkia da. Hiriko edozein taberna edo ardotegitan aurkituko duzu; eta odolki honen berezitasuna da, ez daramala arrozik. Ezin duzu galdu!
  • Nahitaez dastatu behar duzun beste plater gastronomiko bat "cocido de maragato" izeneko lapikokoa da. Plater hau tradizioanala da eta oso handia izan ohi da. Gainera, Leongo plater tipikoa izanik, hiriko edozein jatetxetan aurkituko duzu.
  • Botillo del Bierzo: txerrikiz egindako haragi-produktua da. "Botillo" da Gaztela eta Leongo hestebeterik ezagunenetako bat, eta antzinatik egiten da. Arrozarekin edo arrautza nahasiekin jan ohi da, ziur gustatuko zaizula!
  • Gainera, gozo zaleentzat ere badaude Leongo berezko gozokiak. Horietako batzuk hauek dira: Bañezako gorringoak, Leongo Rontxitoak, San Froilango Erroskilak, Astorgako Hostopilak, etab.

Nola iritsi Leonera Renferekin

Berri ona dugu zuretzat! Ave edo Larga Distanciako trena hartu dezaezu Leonera joateko, Renfek eskaintzen dizkizun erosotasun guztiekin. Batzuetan autoz bidaiatzea aspergarria eta nekagarria da, horregatik, Renfek merkatuko preziorik onenak eta lehiakorrenak eskaintzen dizkizu. Zeren zain zaude txartelak eskuratu eta Leongo hiri ederra ikusteko? Zure bidaian lagunduko dizugu!

 

Bisitatu Gaudí Casa Botines Museoa % 50eko deskontuarekin

 


Zatoz Ave edo Larga Distancia trenean eta bisitatu Botines Etxea preziorik onenean: Museoko leihatilan zure Ave edo Larga Distanciako txartela aurkezten badituzu,% 50eko deskontua izango duzu sarreraren prezioan. 
Kontsultatu sarrerak erdi prezioan lortzeko baldintza guztiak.

Jada ez da aitzakiarik trenean ez mugitzeko, erosi aldez aurretik pertsonalizatu zure bidaia Básico, Elige eta Prémium txartelekin. Deskontu guztiekin: taldeentzat % 8, seniorrentzat %25, gazteentzat % 30, haurrentzat % 40 eta familia ugarientzat % 50 beti ere preziorik onenari aplikatuko zaio deskontua. Eroso, azkar eta merke bidaiatuko duzu.

La Casa Botines Antonio Gaudí maisulanetako bat da, eta Leonera hurbiltzen den bidaiari ororentzat ezinbestekoa da bisitatzea. Artea, historia eta arkitektura uztartzen dituen eraikina da, eta arkitekto katalan bikainaren magia ikus dezakegu nonahi, esaterako gangetan, burdin forjatuzko zutabeetan, oin nobleko beirateetan, egurrezko eta forjazko eskaileretan eta dorreetan.

Museoak eraikin liluragarri honen historia, Antoni Gudíren figura eta XIX eta XX mendeetako pintura eta artea biltzen ditu; besteak beste, Francisco de Goya, Salvador Dalí, Ramón Casas i Carbó, Raimundo de Madrazo, Joaquín Sorolla eta José Gutiérrez Solanaren lanak.

Gaudí Casa Botines museoari buruzko informazio gehiago.

 

 

Ezagutu Donejakue bide ahaztua

 


Ahaztutako Bidea Erdi Aroan maiz erabiltzen den donejakueko bidea da, Bilbo eta Villafranca del Bierzo lotzen ditu eta Frantziako Bidearekin lotzen da han, deslaian egon da... baina zuri dagokizu bide honi bizia ematea.

Gogoan izanLeongo zabalera metrikoko trenek  Bidearen etapa ugariren hasiera eta bukaera puntuetara urbiltzen zaituztetela, esaterako Guardo, Puente Almuney, Cistierna, Boñar, La Vecilla, La Valcueva geltokiek. Aukeratu trena eta bidaiatu azkar, seguru eta modu jasangarrian.

Ibilbiderik zaharrenetakotzat hartzen da. Ahaztutako Bideak edertasun berezia dauka eta hamaika esperientzia biziko dituzu bidean zehar. Kultura, historia eta natura denak batuta.

Palentziako natura eta bere eliza erromanikoak, Bioferaren Erreserba izendatutako Leoneko paisaia zoragarriak eta Bierzoko harana eta haren berezitasuna, hori guzti hori eskainiko dizu Ahaztutako Bideak.

Anima zaitez eta ezagutu Ahaztutako Bidea Renferekin .