Zer ikusi Palentzian? Eder ezezaguna

 

Palentzia hiri aparta da bidaiatxo bat egiteko eta indarrak berriztatzeko. Oinez ikus dezakezu hiria lasai asko eta turismo-ibilbide asko daude, hiriko kultur puntu interesgarrienak ikusteko.

Gainera, Palentziako inguruak ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu Gaztelako Kanala. Egin Esklusen Ibilbidea, kanaleko darsena eta esklusa pare bat bisitatzeko aukera emango dizu kanalari buruz dena ezagutzeko. Natura maite dutenentzat, Monte Viejo bisitatzea derrigorrezkoa da, hiritik 6 km-ra dagoen basoa, luxu bat da. Mendi-ibiliak eta beste kirol-jarduera batzuk egiteko aukera dago bertan, hala nola, "mountain bike", bidegorri baten bidez hiriarekin lotuta baitago. Bide berdeak ere aukera paregabea izan litezke, esaterako Tren Burra Tierra de Camposeko paisaiez gozatzeko aukera bikaina da.

Zeren zain zaude? Erosi zure tren-txartela Palentzia eta inguruak ezagutzeko, eta gozatu bidaia paregabeaz.

Palentzia leku baketsua da, eta oinez ibili ahal izango zara inolako arazorik gabe. Carrion ibaiaren ertzeko lur honetan, ezohiko monumentu- eta arte-aberastasuna du.

Gaztelako altxor hau bisitatzeko gogoz? Jarraitu irakurtzen Palentzian zer ikusi jakin nahi baduzu, zure bisitan ez dezazun ezer ahaztu.

Palentzia hiriburua: historikoa eta monumentuak

Hasi zure ibilbidea Calle Mayor kaletik, hiriko kale nagusia. XIX. mendeko arkupe zoragarriak dira kale horren bereizgarrietako bat, baita «Monumento a la Mujer Palentina» ere, Indalecio Lopezen artelana, eta hiritarren artean «La Gorda» ezizenarekin ezaguna dena.

Abiatu kale honetan 36. zenbakira Villandrando Ikastetxea ezagutzeko, Veneziako gotiko estiloko leihoak dituen eraikina. Plana Mayorrera iristean, Berruguete artista handiaren omenezko monumentua bertako tabernetako terrazetatik ikusi dezakezu.

Hiriko altxorrik handiena ezagutzeko ordua da: Palentziako San Antolin Katedrala, «Bella Desconocida» edo Ezezagun Ederra ezizenez ere ezagutzen dena. XIV. mendeko tenplu gotikoa da eta kripta bisigodo baten hondarren gainean eraikita dago. Barrualdea benetan ederra da eta estilo eta garai ugari ikusi ahal izango dituzu, San Antolinen kriptaren antzinako zimenduetatik hasi eta erretaula nagusiaren handitasun errenazentistara arte.

Miretsi ezazu Espainiako katedralik handienetako bat, eta El Greco edo Berruguete bezalako artisten kultura-ondare ikaragarria.

San Migel eliza beste leku nabarmen bat da, arkitektura historikoa maite baduzu. Cid eta Doña Jimena han ezkunduomen ziren.

Monumentuen ibilbidea ezin hobeto bukatzeko, joan Cristo del Otero, ikustera, hiria altueratik bedeinkatzen duela dirudien eskultura ikusgarria da. Oinez hurbildu zaitezke, kilometro gutxira baitago, eta merezi du: handik, Palentzia osoko bista zoragarriak izango dituzu.

Udan bazoan, pasatu egun bat Sotillo parkean, Carrion ibaiko irla naturalean dago. Egunik beroenetan freskatzeko txoko ezin hobea.

Palentzia eta Gaztelako gastronomia

Ezin zara Palentziatik joan bertako gastronomia dastatu gabe. Txurra arrazako esne-erkumea da dudarik gabe plater ezagunena, baina ez ahaztu Gaztelako zopa ezaguna, Palentziako menestra edo Villadako odolkia probatzea. Hiri honetan mesoi eskaintza zabala dago eta jaki horietaz eta inguruetako beste batzuez gozatzeko aukera izango duzu.

Gainera, bertako ardo on batekin batera hartu dezakezu janari paregabe hau. Izan ere, Palentziako probintziak bi Jatorri Deitura ditu: Arlanza, Burgosekin partekatzen duena, eta Cigales, Valladolidekin partekatzen duena.

Eta bukatzeko, postre bat baino hoberik bai? Ezin zara Palentziatik joan erroskillak, eztidun hostoxkak edo San Antolin jaietako protagonista den San Antolingo kazola dastatu gabe.

Inork ez du zalantzan jartzen Palentziako mendiaren edertasuna. Baina gutxik dakite perretxikoak biltzeko gune ezin hobea dela, eta bertako plater tipiko askori gehitzen zaien jaki bikaina da. Udazkenean joateko asmoa baduzu, eman izena egun mikologiko batean eta gozatu parerik gabeko jardunaldi desberdin batez. Animatzen zara?

Palentziako Aste Santua

Palentziako Aste Santua Nazioarteko Interes Turistiko izendatu zuten eta merezi du ikustea. Erramu-igandetik, "La Borriquita"-ren prozesioarekin hasi eta Berpizkunde-igandera arte, hiria suziriz eta kanpaiz betetzen da "Rompimiento del Velo" delakoarekin eta hiriak ospakizun handiko astea bizi du.

Hainbat mendetako antzinatasuna duten pausoek kaleak seriotasunez eta isiltasunez betetzen dute, eta" tararú"-ren soinu bereziarek bakarrik hausten du isiltasun hori, zeinak prozesioen erritmoa markatzen duen eta geralekuak edo pausoekin batera doazen abesbatzen ahotsak edo geldialdiak seinalatzen dituen. Palentziako Aste Santuko nabarmenena, "LLamada a lor hermanos" edo anaien deaildia da; astearte eta asteazken gauetan, kornetak eta ateaz joz, jendea prozesioetan parte hartzera gonbidatzen da, bitxia, ezta?

Zatoz Palentziara trenez Aste Santu honetan eta liluratu zaitez.

Nola iritsi Palentziara trenez?

Palentzia bisitatzeko konbentzitu al zaitugu? Ez itxaron gehiago eta gozatu hiri honetaz Renferi esker. Bidaiatu gurekin modurik erosoenean, azkarrenean eta jasangarrienean. Bota begirada bat gure ibilbideei!

 

 

Ezagutu Gaztelako Kanala
 


Ezagutu eta ikusi Gaztelako Kanala. Palentzia eta Valladolid artean kokatzen da eta Ilustrazioaren garaiko proiektu handietako bat izan zen, Espainiako kanal nabigagarri bakarra da. Trenez iritsi zaitezke, izan ere kanalaren paraleloan Valladolid/Palentzia eta Alar del Rey geltokien arteko trenbide-ibilbidea dagoen.

Kanalaren bi aldeetan, antzinako zirgabideak daude, mendi-ibiliak edo zikloturismoa egiteko guztiz erabilgarriak, eta iparraldetik 75 kilometrotara iristen dira. Natura eta kirola maite dutenentzat plan ezin hobea, ez al duzu uste? 

Erriberetako herri asko daude bisitatu ahal izango duzun kanaletako ertzetan, esaterako, Alar del Rey, non Pisuerga ibaiak ubidera isurtzen dituen bere urak, Herrera de Pisuerga, Osorno edo Frómista, non Donejakue Bidearekin bat egiten duen eta, gainera, Palentziako monumenut erromanikoez gozatzeko aukera izango duzun.

Media Distanciako trenek Frómista eta kanaleko gainerako udalerriak Valladolid, Palentzia eta Santanderrekinlotzen dute. Madrildik ere joan zaitezke, Valladoliden lotura eginez.

Gaztelako Kanala bisitatu Renferekin, zeren zain zaude?