Sitgesen ikusteko tokirik onenak

 

Malvasiako mahastiz eta Garraf mendiguneko mendiez inguratuta dago Sitges, artez, aisialdiaz eta kulturaz beterako mediterraneoko herri hau, Kataluniako helmuga turistiko erakargarrienetako bat da, bai eta Espainia guztikoa!

Arrantzale-herri zahar honek zer eskaintzen dizun jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen eta aurkitu zure bisitan zehar Sitgesen ikusi behar dituzun ezinbestekoak.

Sitges, artez betea!

Sitges Kataluniako Zinema fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzeagatik da ezaguna, Europa osoan gehien ezagutzen den jaialdietako bat da, eta fantasiazko zinemaren lehena mundu osoan!, izan ere, historian zehar, beren argiaren edertasunak, bere klima leuna eta Mediterraneoko brisak bai bertako artistak bai beste leku batzuetakoak erakarri ditu.

Izan ere, esan daiteke Sitges modernismoaren adierazlea nagusia dela Santiago Rusiñol edo Miquel Utrillo margolari eta idazleari esker. Rusiñolek bere etxea eta lan-tailerra izan zituen hemen, gaur egun Ferrat Cau Ferrat Museoa da eta bisitatzea merezi du, ez arkitektura bereziagatik bakarrik, beste artista batzuek lanak ere dituelako, esaterako Picasso edo Zuloaga.

Utrillori dagokionezPalacio Maricel, multzo artistuko koloretsu pare gabea eraiki zuen, eta bertan dago Maricel Museoa. Sitges argazkiak ateratzeko lekuz beteta badago ere, Maricelen begiratokitik ikusten diren Mediterraneoaren ertzeko ilunabarrak argazki bat ateratzeko modukoak dira.

Modernismoaren eztanda

XIX. mendearen amaieran, Antilletako burges gisa itzultzen zirenek etxe koloretsu modernistak eraiki zituzten. Itsasbasterrreko pasealekuan eta alde zaharrean barrena ibiliz, itsasoarekin ez ezin, indianoen etxe hauekin guztiekin ere liluraturik geratuko zara, azulejo urdinen ukituedun arrantzaleen etxetxo zurien xume eta harmoniarekin aldea nabarmena da eta.

Hari honetatik jarraituz, Vila Plaza ikustera joan behar duzu Sitges bisitatzean, bertan bait daude Bartomeu Etxea edo Erlojuaren Etxea, XX. mendeko miresteko moduko bi eraikin modernista.

Nahitaez ikusi behar duzun beste arkitektura-xarma bat San Bartolome eta Santa Tecla Eliza barrokoa da, itsas pasealekutik ikus daiteke.

Sitges eta bere hondartzak

Sitges bisitatzean, ezinbestekoa da bere hondartzez ere gozatzea, batez ere Sant Sebastiá hondartza, hiri hondartzarik onenetakotzat aukeratua izan zelako mundu osoan.

Sitges eguzkiaz eta bere hondartza ederrez gozatzeko txoko bikaina da. Fragata eta Erribera, esaterako, erdigunetik gertu dagoen zerbait nahiago baduzu; Terramar eta Barra hondartza, zerbait lasaiagoa nahiago baduzu, edo Playa del Muerto hondartza, ezkutatuan dagoen hondartza berezia bat nahiago baduzu.

Baina hondartzak eta ilunabarrak baino askoz gehiago arrantzale-herri zoragarri honetan. Bere kaleen artetik ibili zaitez, kolonia-etxeak eta lorategi tropikalak miresteko, Terramar, esaterako, Karibera bidaiatu bazenu bezala sentituko zara. Gainera, lorategia hainbat kultur ekitalditarako eszenatokia da, musika jaialdiak, esaterako.

Sitgeseko hondartza zoragarriei buruzko dena jakin nahi? Eman begiratu bat gure artikuluari!

Sitgeseko jaiak: tradizioa eta modernitatea uztartuta

Sitgesera turismo asko erakartzen duten beste ezaugarri xarmagarri bat dira jaiak eta gaueko giro ederra.

Horren erakusle da Pecado kale famatua (bere benetako izena Maiatzaren Leheneko Kalea da), non hiriko inauteri ospetsuetan edo Gay harrotasunaren ospakizunean jendez betetako tabernak eta jatetxeak aurkituko dituzun.

Baina hiria ere tradizioa da. Corpus Christitian plazak krabelinezko alfonbraz tapizatzen dira eta San Bartolome eta Santa Tekla zaindarien jaiak ere ospatzen dira. Azken horietan, janariaz gozatzeaz gain, inguruko Penedeko ardoak eta cavak dastatzeko aukera ziango duzu, bai eta erraldoien, buruhandien, arranoen eta herensugeen desfileak ikusi ere, sitgeseko dantzak eta su artifizialak ere izango dituzu.

Eta nola ez, ezin zara Sitgesetik joan itxasoa dastatu gabe bertako gastronomiaren bidez, esaterako xató entsalada, suquet edo sitgenada arroza bertako ardo gozoarekin batera.

Nola iritsi Sitgesera?

Bartzelonatik Sitgesera iristea oso erraza da! Kokapen ezin hobea du eta oso erraza da Sitgesera Bartzelonatik eta inguruetatik iristeaRodalies trenetan. Gainera, Sitgeseko tren geltokitik herrigunera oinez joan zaitezke eta hondartza ederretara ere segituan iritsi ahal izango zara.

Eta Bartzelona bisitatzea badarabilzu buruan , Renfen lana errazten dizugu gure tren eta ibilbideekin: