Sevillako Aste Santua ospetsuena da, ¡eta ez da gutxiagorako! 60 ermandade baino gehiago eta 100 paso inguru dituen ospakizun hau, Nazioarteko Interes Turistiko izendatu zuten 1980an. Egun hauetan, hirian intsentsu eta azahar usaina nagusitzen da, eta kaleak jendez gainezka egoten dira, beren begiko santuak ikusteko zain.
Sevillan, Aste Santua modu berezian bizi dute, horregatik zure begiekin ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, ba al zatoz?
"Madrugá"-n zehar, (Ostegun Santutik Ostiral Santurako gaua) Sevillako fedeak bere gorenera iristen da. Izan ere, milioi erdi pertsona inguruk gozatzen dute Sevillako ermandade eta pauso zaharrenez. Gainera, gau magiko honetan ateratzen dira kalera Sevillako ermandade ospetsu eta prestigiotsuenetako asko:
Seguru behin baino gehiagotan galdetu duzula zer alde dagoen kofradien eta ermandadeen artean. Eta gaur egun sinonimo gisa erabiltzen diren arren, historikoki, kofradiak lanbide bera partekatzen zuten pertsonek osatzen zituzten eta ermandadeak, berriz, edozein lanbide eta gizarte-mailatako pertsonek osatzen zituzten
.
Egun,kofradiak erlijio erakundeak dira eta Aste Santua antolatzeko zeregina dute, ermandadea kofradien subdibisio moduko bat dira. Ermandadeak irudi baten inguruan eratzen dira eta hori kontserbatzeaz eta gurtzeaz arduratzen dira
.
Ganoraz gozatu nahi baduzu Aste Santuaz, Sevillako taberna eta gozotegietara hurbildu beharko duzu, bereziki, prozesioetako ibilbideetan daudenak! Hemen, garai honetako jaki tipikoez gozatzeko aukera izango duzu, hala nola bakailaozko gisatuak edo garbantzuak ziazerbekin. Gozokiei dagokienez, bekatua da ogiz eta eztiz egindako torrada gozoak ez dastatzea.
Aste Santuko ikuskizunaz gozatzeko Sevillara etortzea badarabilzu buruan, Renfek konbinaketa onenak eskaintzen dizkizu modu eroso, azkar eta jasangarrian bidaiatzeko.
Aste Santua ikusteaz gain, turismoa egiteko gogoa baduzu, ez itzazu galdu Sevillan ezinbestez ikusi beharrekoak!