Coruña

Kontrasteen, itsasoaren eta zaporeen hiria

 

 

Bakarrik, bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin: ezagutu harribitxi hau eta beti izango duzu itzultzeko grina.

Ezin duzu hau galdu

Coruñaz hitz egiten badugu itsasoa aipatu behar dugu derrigorrez. Minutu pare bat besterik ez duzu behar zentrotik hondartzara joateko, itsas pasealeku zirraragarritik ibil dezakezu edo ondoan Atlantiko txundigarria duen Herkulesen dorrea bisita dezakezu.

Halaber, bere gastronomia paregabea izango duzu eskura; ezagutu eskaintzen dituen kalitate handiko lehengaiak, merkatuak eta tabernak.

Sekretu bat: gutxik dakite Coruña zientzia –Coruñako museo zientifikoak ditugu adibide gisa– eta moda sinonimo dela: Lugoko plaza eta inguruak ezinbestekoak dira bisitatzeko.

Gehiago jakin nahi duzu?

Kontrasteen hiri honek tradizioa eta abangoardia bateratzen ditu inolako arazorik gabe. Arte erromanikoa eta garaikidea. Galiziako sukaldaritza tradizionala (beti bikaina da) eta hura berrasmatzen duten errezetak. Betiko azokak eta negozio esklusiboenak. Arrain-azokaren ahotsak eta alde zaharreko musika.

Gozatu janariaz

Zentzumenerako benetako plazer bat da Coruña. Harri batean prestatutako haragiaren usaina, harriztatutako kaleetan entzuten diren kanpaiak, Atlantikoko haizea aurpegian, arrainen zapore ahaztezina edo San Pedro mendiaren bistak.

Sasoi-planak
 

  • Coruñako hondartzetako suen aurrean egotea da udari ongietorria emateko modurik onena San Juan gau magikoan. Hortik aurrera, gozatu hiriko udako tenperatura atseginez eta erlaxa zaitez. Beroa gogortzen denean, Coruñako ur freskoak eta gatz usaineko haize gozoa ezinbestekoak dira gorputza eta gogoa erlaxatzeko.
  • Ekainetik irailera planak biderkatu egiten dira. Adibidez, ezinbestekoa da bermut bat dastatzea Riazor pasealekuko terrazetan goizean hondartzan egon ondoren. Inoiz ikusi dituzun ilunabar ederrenak... inoiz dastatu dituzun zigala fresko-freskoak nahi?
  • Abuztuan hiria bisitatzen baduzu, presta zaitez Maria Pita jaiez gozatzeko; hilabete osoa musikaz, eskulanez, liburuez, komikiez, antzerkiaz eta aire zabalean egindako dantzez gainezka egongo da.

Udako kultur-eztandaren ostean, udazkena heltzen da. Erritmoa moteldu egiten da eta hiria bere esentziarik jatorrenera itzultzen da, baina interes izpirik galdu gabe: "Paseos pola Coruña literaria" ekitaldiak liluratzen ditu literatura-zaleak eta Grand Prix de vela estropadek itsasoaren zaleak zoratzen dituzte. Ez dio axola zer duzun gogoko, hiri honek beti izango du plan bat zuretzat, beroa edo euria egiten badu ere. Horrelakoa da Coruña.