A Coruñako hondartzak: Paradisu bat iparraldean



 

Ba al zenekien A Coruñak 1000 kilometroko kostaldea duela? Ez duzu aspertzeko astirik izango! Gainera, olatu handiei esker, bere hondartza batzuk ezin hobeak dira surfa maite dutenentzat. Ba al zatoz A Coruñako hondartzarik onena ezagutzera? Hura dastatu behar duzu!

A Coruñako hondartzak: Ez duzu itzuli nahiko.

  • Bareseko hondartza: Bareseko portuan dago, bere hareatza zabalak ez du inoiz txundigarri izateari utziko. Harea fin eta zuria du eta olatu handirik ez duenez, ezin hobea da familiarekin batera joateko. Dagoeneko egon bazara ere, hondartza honek beti txundituko zaitu, leku zoragarria da!
  • Pantín hondartza: Surfzaleen gehien gogoko duten hondartzetako bat da. Valdoviñon dago, eta surfzale bazara, munduko surf museorik onenetako bat bisitatu ahal izango duzu: Ocean Surf Museum. 
  • Perbes hondartza: Miño dago, hiritik nahiko gertu eta 540 metroko luzera duen hondartza da. Bere urak lasaiak dira eta olatuak ez dira gehiegizkoak, bainu bat hartzeko ezin hobea! Gainera, hondartza lasaia da, goi-denboraldian bakarrik izaten da jendetsua, baina inoiz ere ez itogarria. Hondartza hau bisitatzen duzunean, gogoratu... Ilunabarra ikusi behar duzu! Ziur aho zabalik utziko zaituela.
  • Barrañán hondartza: Hondartza honek olatu handiak ditu, eta horri esker, uretako kirolak egiteko paregabea da. 1.200 metroko luzera du, eta naturarekin harremanetan zauden bitartean eta olatuak areara iristean egiten duten zarata entzuten duzun bitartean paseatzeko primerakoa da. Gainera, ez duzu inoiz hemendik alde egin nahiko bere duna eta ilunabarrak ikusi ostean.
  • Kristalen hondartza: Laxen dago, A Coruñako mendebaldean, eta, zalantzarik gabe, Espainiako hondartza bitxienetako bat da. Bertan aurkituko duzu gizakiak naturan utzitako aztarna: beira han botatzen hasi zirenez, itsasoaren higadurari esker, lurra kolore guztietako kristalez osatuta dago. Ez da bainatzeko hondartza bat, debekatuta baitago, baina, zalantzarik gabe, bere zoru bitxia ikusteko bisita merezi duen hondartza da.
  • Mera hondartza: A Coruñatik oso gertu dago, 15 km-ra, eta hori nabari da, oso jende asko joaten bait da. Hondartza txikia da, oso lasaia eta familientzat ezin hobea. Bere ur lasai eta gardenari esker eta Galiziako lur zoragarrira dituen bistei esker, hondartza honek liluraturik utziko zaitu. 

Badakigu irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela, baina kasu honetan ez dago A Coruñako hondartzen edertasuna behar bezala jasotzen duen irudirik. Oporretarako leku zoragarri oraindik ez baduzu zure agendan sartu, zeren zain zaude? Ez itxaron gehiago eta bisitatu A Coruñako hondartzak! 

 

 

Nola iritsi A Coruñara Renferekin

Hondartza eta uda eskutik doaz! Eta badakigu harea zapaldu eta itsasoko olatuak entzuteko irrikan zaudela. Renfen erosoago, azkarrago eta modu jasangarriagoan bidaiatzea errazten dizugu Ave eta Larga Distanciako trenekin. Kontsultatu gure ibilbideak

Gozatu Galiziaz, bere gastronomiaz eta hondartzez, A Coruñara iristen diren trenekin!