Inoiz ikusi al duzu hondar fineko 14 km hondartz? Erantzuna ezezkoa bada, ez zara Málagan egon. Andaluziako oporrak Costa del Sol-erilotuta daude, zeina Espainiako hondartzarik ederrenetako batzuk edukitzeagatik ezaguna den, eta mota guztietako planak aurkituko dituzu bertan. Luxuzko gozamenak eta baita hondartzan antolatutako festa dibertigarriak ere, arrain frijitu eta guzti.
Malagako hondartza onenak
Ba al zenekien Malagak urtean 320 egun eguzkitsu inguru dituela? Bertako hondartzeko ur gardenei, plan aniztasunari eta eguraldi eguzkitsuari esker, Malaga zure udako oporrak igarotzeko leku ezin hobea da. Ezagutu ditzagun bertako hondartza onenak!
- Maro hondartza: Nerja dago, Malaga hiritik 45 minutura kotxez. Espainiako bigarren hondartza onenaren saria irabazi zuen, eta beraz, Nerjako onena. Itsaslabarren eta senadien artean ezkutatuta dago, eta horri esker, naturaz inguratuta gozatzeko leku berezia da. Gainera, urpekaritza gustuko baduzu, zorionekoa zu, hondartza honek itsas bizitza oparoa du eta horregatik kirol hau egiten dutenen artean hondartza gogokoenetakoa da.
- Artolako dunak Cabopinoko hondartzan: ingurune natural hau Marbellan dago eta Malagako hondartzak urbanizatu aurretik nolakoak ziren erakusten digu. Jende guztiarentzako hondartza da, izan ere, familia eta uretako kirolak egin nahi dituzten horiez gain, nudistentzako hondartza ere bada.
- Peñón del Cuervo hondartza: Malagako hiriaren mugetan dago eta txiringitorik ez edukitzeagatik da ezaguna. Hondartza hau bainurako eta eguna lasai igarotzeko bakarrik da, bertan bizi baita desagertzeko arriskuan dagoen landare bat, Malagako betilorea (limonium malacitanium). Beraz, ahalik eta lasaitasun handienarekin eta naturaz inguraturik gozatu nahi baduzu itsasoaz, hau da zure hondartza!
- Bil Bil hondartza: Benalmadenan dago, eta 1927an eraikitako Bil Bil izeneko arabiar estiloko gazteluak gorriarengatik du izen hori. Hondartza honen gauzarik onena da, Benalmadena hiriaren erdian dagoela, eta, beraz, zerbait jan, edan edo paseo bat eman nahi baduzu, ez da giro onik faltako inguruetan.
Gozatu Malagaz bere osotasunean
Gainera, udan hondartzaz gozatzea baino ezer hoberik ba al dago? Gozatu hondartza eta gastronomiaz! Malagako gastronomia oso berezia da eta hondartza eta udari erabat lotuta dago: sardina-espeto ospetsuak, antxoak ozpinetan, arrain frijitua, pipirrana, porra antequera... gozoa benetan, ezta? Ez itxaron gehiago eta apuntatu zure oporrak agendan!
Nola iritsi Malagara?
Renfen badakizu udan kotxea hartzeak dakartzan buruhausteak: auto-ilarak, aparkatzeko etengabeko borroka... Horregatik eskaintzen dizkizugu Larga Distancia, AVE eta Avlo trenak, zure bidaiak erosoagoak, azkarragoak eta jasangarriagoak izan daitezen. Utzi auto ilarak alde batera eta aukeratu Renfe!
Gainera, Malagan zehar mugitzea oso erraza da aldiriko tren-sareari esker! Kontsulta itzazu ondoen etortzen zaizkizun linea eta ordutegiak eta ezagutu Malagak eskaintzen dizkizun hondartza guztiak!