Málagako Aste Santua, jakin beharreko guztia
 

Ezagutzen al duzu Málagako Aste Santua? Erantzuna 'ez' bada, zeren zain zaude? Malagako Aste Santua, 5 zentzumenentzako ekitaldia da: kaleak intsentsu usainez betetzen dira, prozesioekin batera musika-martxak irteten dira, milaka penitentziagilek Malagako gaua beren kandelekin argitzen dute, eta milaka pertsona biltzen dira kofradia gogokoenak ikusteko.

Málagako Aste Santuari buruz dena jakin nahi duzu? Goazen bada!

Málagako prozesiorik ospetsuenak

Guztira , 42 Kofradia eta Ermandade daude eta Ibilbide ofiziala Málagako erdiguneko puntu garrantzitsuenetatik igarotze da, hala nola Larios kalea, Málagako Aste Santuko prozesiorik ospetsuenak honako hauek dira:

  • La Pollinica: Jesus Jerusalemen sartu zen momentua ospatzen du eta Erramu-igandean ateratzen da.
  • Ijitoen Kristoa: Astelehen Santukoprozesioetako kutunenetako bat da Malagako hiritarren artean.
  • Gure Aita Jesus Nazarenoren "El Rico" kofradia: prozesio hau Málagako Aste Santuko unerik berezienetakoa da, Plaza del Obispo izeneko plazan preso bat askatzen baita, eta, gainera , Asteazken Santua da.

Eta azkenik, Ostegun Santua, Málagako Aste Santuko egunik garrantzitsuena da eta hiriko ermandade zaharrenetako batzuk ateratzen dira: Santa Cruz, Sagrada Cena edo Vera Cruz.

Zer jan Malagan Aste Santuan?

Leku berri bat edo ohitura berri bat ezagutzeko, bertako gastronomia ere ezagutu behar da! Aste Santuan, Malagan honako hauek dira ohiko platerak:

  • Torradak: Erromatarren garaian dute jatorria eta Aste Santuko plater tipikoa izaten jarraitzen dute torradek gaur egun. Esnetan edo ardotan busti, arrautzaztatu eta zartagin bero batean frijitutako ogi-xerrak dira. Errezeta tipiko batzuetan eztiarekin edo azukrearekin gozatzen dira.
  • Bakailao-tortillak antzinatean dute jatorria, norberaren sakrifizio gisa, Aste Santuan haragirik ez jateko ohituragatik. Egia esan, taberna batzuek tradizio horrekin jarraitzen dute eta aste horretan ez diete haragirik eskaintzen bezeroei. Tortilla hauen masa oso erraza da: bakailaoa, irina, perrexila, ura eta frijitu!
  • Ajoblanco: ogi, almendra, ur, olio, gatz eta berakatzez osatzen de sopa hotza da. Gainera, Aste Santuan bakailaoarekin jaten dute eta "ajoblanco bacalao" izenaz ezagutzen da.
  • Pestiños: Aste Santuko beste gozoki tipiko bat! Irin-masa frijituarekin egiten dira eta ondoren eztiz busti, ¿itxura ona, ezta?

 

Málagako Aste Santuaz gozatzeko aholkuak

Prozesioak Katedralean ikustea gomendatzen dizugu, horiek ikusteko tokirik politena eta hunkigarriena da, gustatuko zaizu!

Gainera, erdigunean zaudenez, gozatu Aste Santuko giroaz Malagako tabernarik tipikoenak bisitatuz eta urteko sasoi honetako tapa tipikoak dastatuz. Ajoblanco edo bakailao tortillatxo bat jateko gogorik bai? Itzelak irudituko zaizkizu!

Gainera, Málagako Aste Santua bisitatzen duzun lehen aldia bada, gogoratu jende pilaketak sortzen direla prozesioak ikusteko, eta, beraz, gune txikiak gustatzen ez bazaizkizu, prozesioak etorbide handietan ikustea gomendatzen dizugu, kale txikietan izan beharrean.

Ezin duzu Málagako "Madrugá" galdu! Sevillan bezala, ostegunetik ostiralerako gaua da bertako nahiz bisitarientzako unerik zirraragarriena. Esperientzia bete-betean bizi nahi baduzu, "Madrugá"-z gozatu behar duzu.

Málagan Aste Santuan egin daitezkeen beste plan batzuk

Zergatik bisitatu Malaga Aste Santuan? Erantzuna erraza da: hiriak hamaika plan eskaintzen dizkigulako. Espainiako Aste Santurik ospetsuenetako batez gozatu ahal izateaz gain, Málagak beste plan asko egin ditzakezu, hala nola, hondartzara joan, mendi-bueltak egin, Fuengirola o Benalmádena hiriak bisitatu, besteak beste. 

Gainera, Aste Santua martxoa edo apirilean izaten da eta garai horretan eguraldi ona egiten duenez, edozein planez gozatzeko aukera izango duzu.

Zure egonaldian hiriaz eta eskaintzen duen guztiaz gozatu nahi baduzu, ez galdu Málagan ezinbestez ikustekoak!

Nola bidaiatu Málagara Aste Santuan

Gogoratu! Málagaeta Aste Santuko ohiturak ezagutu nahi badituzu, Renferekin Ave eta Larga Distanciako trenetako bidaien erosotasuna eta bizkortasuna izango dituzu. Aste Santuan, aukeratu trena!