Zaragozako Pilarreko jaiei buruzko dena azalduko dizugu

Espainia osoko jairik ospetsuenetakoak dira, eta ez da harritzekoa! Festa giroz betetzen da Zaragoza urriko egun hauetan, eta Aragoiko hiriburuko jendea eta tradizioak bezain bereziak dira.

Zaragozako Pilarreko jaiak ezagutzeko gogoz? Jarraitu irakurtzen!

Pilarreko Ama Birjina: tradizioa eta debozioa

Pilarreko jaiak Pilarreko Ama Birjinaren omenez ospatzen dira, hiriko zaindaria. Urriaren 12ko astean (jaiegun nazionala) ospatzen dira eta Nazioarteko Interes Turistikoko Jai izendatu dituzte.

  • Lore-eskaintza. Seguruenik, jai hauetako unerik bereziena da. Aragoitarrak beren jantzi erregional tipikoekin dotore janzten dira Ama Birjinari loreak eskaintzeko. Pilarreko Basilikatik ateratzen dute, bere izeneko plazaren erdikoan jartzek, non bere jarraitzaileek lore-oihal erraldoi eta eder bat ehuntzen dioten.
  • Pregoia eta desfilea. Pregoia urriaren 12aren aurreko larunbatean irakurtzen da Zaragozako udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera ematen dio eta hiriarekin lotutako pertsonaia batek irakurtzen du.
  • Erraldoiak eta buruhandiak. Pertsonaia atsegin hauek, egunero ateratzen dira Zaragozako auzo guztietan zehar dantzatzera. Gozamena haur eta helduentzat!
  • Fruitu-eskaintza. Lore-eskaintzaren egunaren ondoren, urriaren 13an, beren herriko fruiturik onenak eskaintzen dizkiote Ama Birjinari eskualdeetako etxeek. Zeremonia honekin 6 tona elikagai baino gehiago biltzen dira, eta Refugio ermandadeari ematen dizkiote.
  • Rosario de Cristal. Zaragozako alde zaharreko kaleetan zehar igarotzen den prozesio ikaragarria da, kristalezko 15 argiontziz osatutako arrosarioa garraitzen dute karrozek eta argiontzi ugari eskuz.

 

Pilarretan nahitaez ikusi beharrekoak

  • Kontzertuak. Kontzertuak dira jai onenen oinarrizkoetako elementua, eta Zaragoza ezin zen atzean gelditu! Musikak, Aragoiko hiriburuari lotua, zeregin garrantzitsua du jai hauetan, eta kontzertu ugari egoten dira agertoki publikoetan. Festak alaitzeko, Felipe Printzearen pabiloiean, Plaza del Pilar plazan, Zity eremuan edo Interpeñasen maila goreneko artisten agertoki bilakatzen dira urtero eta nahi duen edonor joan daiteke.
  • Gastronomia. Jai on orok, janari ona behar du. Jaietan zehar, Zaragozak lurreko produktu tipikoak dastatzeko guneak izango ditu, hala nola Aragoiko Ternascoko Karpa, Food Trucks edo patata erreak edo gozokizko sagarrak dastatzeko aukera izango dugun azokak.
  • Zaragozako Azoka. Valdesparterako azoka-esparruan adin guztietarako eta familian gozatzeko 100 atrakzio, tonbolak, janari-postuak eta beste asko egoten dira.
  • Su artifizialak. Argi hauek kolorez betetzen dute Zaragozako zerua pregoi egunetik hasi eta jaien azken egunera arte, azken trakaren unea iristen den arte. Puente de Piedra izeneko zubia bisitatzea gomendatzen dizugu Ebro ibaia Pilarreko Basilikaren ikuspegi onenarekin batera gozatu nahi badituzu suak. Ahaztezina izango da!
  • Pilarreko Zezen Azoka. Zaragozako eta, oro har, tauromakiaren munduko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. Espainiako tradizio honen zalea bazara, ez ezazu galdu! Festa horretan, zezenketak egiten dira Miserikordiaren zezen-plazan, eta toreatzaile ospetsu eta nabarmenenak ikusleak txundituta uzteko lehiatzen dira. Gainera, jai hauetan beste ekitaldi batzuk ere izango ditu, desfileak, esaterako.

Nola iritsi Zaragozara trenez?

Zaragoza ezagutzeko gogoa baduzu, bidaiatzeko modurik erosoena trenez da. Hiriko geltoki nagusia, Zaragoza Delicias, erdialdetik eta Parque de Agua izeneko parketik (2008an Erakusketa Unibertsala egin zen!) gertu dago , eta beraz, abiapuntu ezin hobea da zure bisitarako. Begiratu gure ibilbideak: