Distantzia luzeak bidaiatzeko plana egiten dugunean, normalean garraiobiderik onena hegazkina dela pentsatzen dugu. Baina egia esan, trenez bidaiatzeak beste garraiobideek ez dituzten abantailak ditu. Ezagut ditzagun!
Trenez joateko abantailak
- Erosotasuna
Gogoratzen duzu noiz luzatu ahal izan zenituen hankak hegazkin batean? Azken garaiotan, hegazkin-bidaiak merkatuz joan dira, baina bidaiarientzako deseroso ere bihurtu dira abiadura berean.
Trenak hegazkinen prezio baxuekin lehiatu daitezke, batez ere trenean bidaiatzean sentitzen duzun erosotasuna kontuan hartuta: eserleku zabal eta erosoak hankak gurutzatu ahal izateko; mugitzeko lekua; eta gainera, wifia doan trenean, PlayRenfe-rekin.
- Puntualtasuna
Jende askok, denbora aurrezteko, hegazkinez bidaiatzea aukeratzen duen arren, hegazkinak atzeratzeko probabilitate handiagoa du trenak baino. Gainera, trenek ordutegi argi eta zehatza dute, hilabetez hilabete aldatu ohi ez dena; horregatik, garraiobide fidagarria da, bai bidaia bat planifikatzen ari zarenean, bai azken orduko ihesaldi bat egin nahi duzunean.
Renfek konpromisoa dauka txartelaren prezioaren % 100era arte itzultzeko gure trenek atzerapenak izanez gero. Kontsultatu atzerapenei eta aurreikusitako konpentsazioei buruzko informazioa.
- Lasaitasuna
Aireportuak hirietatik urrun edo kanpoaldean egoten dira normalean. Edonola ere, oso ondo komunikatuta egon arren, ez dira metroz edo autobusez 15 minututan irits zaitezkeen erdiguneko lekuak. Tren-geltokiak, ordea, hirigunean edo oso gertu egoten dira askotan, eta horrek helmugara iristea errazten du.
Aireportura joan behar izateaz gain, han, sarritan, ilara luzeak sortzen dira segurtasun-kontrola pasatzeko. Ez al da segurtasun-ilararik sortzen trenera igotzeko? Bai, baina ilara hori mugitzeko abiadura ezin da konparatu aireportuko ilaran eman dezakezun denborarekin.
- Ekipajea
Hegazkinean eramaten duzun maleta bakoitzeko prezio bat ordaindu behar duzu. AVE, Larga Distancia eta Media Distancia trenetan bidaiatzen baduzu, ordea, gehienez 3 pieza eraman ditzakezu, pisu osoak 25 kg baino gehiago ez baditu, eta bidaia amaitzen denean ez duzu denbora asko itxaron beharko zure ekipajea jasotzeko, une horretan bertan jaso eta geltokitik berarekin irten ahal izango zara.
- Jasangarritasuna
Trenez bidaiatzen duen pertsona bakoitzak 14 gramo CO2 isurtzen ditu, hegazkinez bidaiatzen duen pertsona bakoitzak 285 gramo isurtzen dituen bitartean. Gero eta jende gehiagok daki hegazkinek nolako kaltea egiten dioten planetari. Beraz, jasangarritasunak kezkatzen bazaitu, gogoratu trena dela zure aukerarik onena!
- Maskotak
Renferi esker, erraza da zure lagun-min iletsuekin bidaiatzea! Zure maskotek zurekin bidaia dezakete gure tren guztietan, ezarritako bidaia-baldintzak eta -eskakizunak betetzen badituzte. Baldintza eta eskakizun horiek desberdinak dira bidaiatzen duzun tren motaren eta zure maskotaren pisuaren arabera eta garraio-kaxan bidaiatzen duen ala ez. Ikusi informazio guztia.
Zure txakurrarekin bidaiatzeko helmugarik onena bilatzen ari zara? Helmugarik eta planik onenak gomendatzen dizkizugu, zure lagun-minarekin gozatu ahal izateko. Ezagutu gure zure maskotarekin bidaiatzeko ibilbideak eta txakurrak onartzen dituzten hondartzak. Joango gara?