Ibilbideari buruz

Bilatu zure beharretara hobekien egokitzen den Madril – Malaga trena eta aurkitu preziorik onena gure orrian. Gozatu Malagara joateko zure tren-bidaiaz; gogoratu bidaiatzeko modurik azkarrena, erosoena eta jasangarriena dela.

Bidaiatu Alta Velocidad zerbitzuan Malagara preziorik onenean. Erosi orain zure AVE eta Avlo txartela eta gozatu haur, gazte, adineko, familia ugari eta abarrentzako deskontuez.

Malaga Maria Zambrano geltokia 05:00etatik 00:45era dago irekita eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu:

  • Txartel Salmenta
  • Merkataritza gunea
  • Autoen alokairua
  • Ibilgailuen aparkalekua
  • Aldiriko C1 eta C2 lineekin loturak
  • Metroarekin eta autobusarekin lotura
  • Taxi geltokia
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat

Madrid Puerta de Atocha - Almudena Grandes geltokitik Malaga María Zambrano helmugara doan lehen trena 07:35etan har dezakezu, zure denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Gogoratu AVE edo Larga Distancia txartelaren prezioak doako bidaia bat barne duela (Combinado Cercanías). Guk erraz jartzen dizugu!

Malaga Mediterraneoko harribitxi bat da, eta zalantzarik gabe maiteminduko zaitu. Bere klima atseginak, giroak, kulturak eta gastronomiak helmuga paregabe bihurtzen dute. Etorriko zara, ezta?

Zerbait jateko gogoa daukazu? Renfen, zuk aukeratzen duzu:

  • BOX MENUAK: Ezagutu gure Box menu goxoak, gustu guztietarakoak daude! Elige Confort txartelarekin bidaiatzen baduzu, menua eserlekuan zerbitzatzen dizute; Básico edo Elige txartelarekin bidaiatzen baduzu, kafetegian jaso dezakezu nahi duzunean .
  • PRÉMIUM MENUAK: Prémium txartelarekin bidaiatzen baduzu, doan gozatuko dituzu gure Premium menuez, zure eserlekuan zuzenean zerbitzatuta eta Ramón Freixa sukaldariaren aholkularitzarekin. Gozatu bost izarreko menu batez!
  • Gainera, AVE tren guztiek eta Larga Distancia tren gehienek kafetegia eta taberna mugikorreko zerbitzua dituzte.

Lortu trenean jateko menu-aukerei buruzko informazio gehiago.

Ezagutu Malaga Eguzkia eta hondartza baino askoz gehiago, animatzen zara? Informazio gehiago