Azken eguneratzea: 26/12/2025

 

Zure fidantza itzultzeko eska dezakezula jakinarazten dizugu 2024ko apirilaren 30era arte.

Gogorarazten dizugu 2022ko abonuaren fidantza itzultzeko eskatu ez baduzu, 2023ko abenduaren 31ra arte duzula.

Fidantza itzultzen zaizun arte,beharrezkoa da abonuak gordetzea erabili dituzun formatuetan, fisikoan edo digitalean, bai eta erosketa tiketa edo egiaztagiria ere, prozesuan zehar gerta daitekeen edozein ezbeharren aurrean.

  • Fidantza kreditu-txartelarekin ordaindu baduzu:

Fidantza automatikoki itzuliko zaizu maiatzaren 9tik 20ra bitartean ordainketa erosi zenuen txartelean, baldin eta gutxienez 16 bidaia egin badituzu eta zure abonua iruzurraren aurkako neurriak bete ez dituztenen zerrendan sartuta ez badago.

Maiatzaren 20aren ondoren itzulketa jaso ez baduzu, Bezeroaren Arretarako gune batera joan beharko duzu Itzulketa Formularioa betetzera zure datuak adieraziz, zure kasua berrikusi ahal izateko.

  • Fidantza eskudirutan ordaindu baduzu:

Maiatzaren 16tik aurrera, itzulketa eskatu ahal izango duzu edozein salmenta-puntu do Bezeroaren Arretarako gunetan. Zure abonua NANarekin edo IFZ/ AIZekin batera aurkeztu beharko duzu, baita eskura duzun edozein erosketa-txartel edo -egiaztagiri ere.

Edozein gorabehera dela-eta ezin bazaizu fidantza itzuli, Itzulketa Formularioa bete beharko duzu, zure datuak adieraziz. Zure eskaera Postventako langileek aztertuko dute, eta itzulketa bidezkoa den ala ez adieraziko dizute.

Fidantza itzultzeko baldintza horiek ez zaizkie aplikatuko Rodalies de Catalunyako (Aldiriko eta eskualdekoak) eta Zabalera Metrikoko zerbitzuetako ISO / banda magnetiko formatuko abonuei.

 

Urtarrilaren 1etik aurrera baliozko abonuak eskuratzea

Abenduaren 29tik aurrera, 2026 urtearen amaierara arte indarrean egongo diren eta urtarrilaren 1etik aurrera izango diren Abonu hobaridunak eros daitezke.

Espainiako Gobernuak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak proposatuta, Errege lege-dekretu bidez onartu ditu Renferen erabilera anitzeko titulu berriak, aldiriko, Rodalieseko eta Distantzia Ertaineko zerbitzuetarako.

Bere helburua garraio publikoa sustatzea eta ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea da, gure energia-mendekotasuna eta karbono-aztarna gutxitzen laguntzeko. Aldez aurretik erreserbarik egin behar ez den trenetan, zuzenean sar zaitezke trenean. Media Distancia-ko zenbait trenetan aldez aurretik erreserba egin behar da. Trena erabiltzen dugun pertsona guztion mesedetan, ez egin behar ez duzun erreserbarik. Eta erreserba egin eta erabiliko ez baduzu, baliogabe ezazu beste pertsona batzuek eserleku hori erabili ahal izateko. Erabili modu arduratsuan.

Erabilera desegokiak saihesteko, Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioak Ebazpen bat argitaratu du abonuen erabilera okerra saihesteari buruzkoa.

Zalantzarik baduzu, ohiko galderak kontsulta ditzakezu, edo informazio gehiago eskatu 91 919 15 67 telefonora deituz.

 

 

Aldirien zerbitzuak

Gune hauetan aplikatzen dira: Bilbo, Cadiz, Madril, Malaga, Murtzia/Alacant, Rodalies Barcelona, Donostia, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Cartagena-Los Nietos, Ferrol eta Leon.

2025eko urtarriletik urtearen amaierara arte, Renferen abonu berrien onuradun izan zaitezke eta edozein gunetako edozein geltokitara joan zaitezke.

Asturiasko eta Kantabriako nukleoen kasuan, doako abonuez baliatzen jarrai dezakezu lauhileko naturaletan (urtarriletik apirilera, maiatzetik abuztura eta irailetik abendura).

Abonu berriak nola eskuratu eta nola erabili kontatuko dizugu. Lortu ezazu zure abonua ohiko erosketa-puntuetan: Renfe Cercanías app-ean (gomendatua), autosalmenta makinetan eta geltokiko leihatiletan.

Ez utzi azken ordurako!
 

Zein dira eta nola atera diezaioket etekina?

  • Txartel errazak eta joan-etorrikoak indarrean egongo dira, ohiko erabilera-guneen arabera.
  • 10 bidaiako abonua (Bonotren): abonu hori abenduaren 31ra arte erosi ahal izango da. Gogoratu abonu hau hainbat pertsonak erabil dezaketela eta prezioa erabilera guneen araberakoa izango dela, normalean bezala. Bidaiek urtebeteko balio izango dute, indarraldia hasten denetik.
    • Balio-epea hasi baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
  • Hileko abonu hobaridun berria: abonu hau pertsonala izango da. Hilean 20 €-ko prezioa izango du, eta hilabete batez erabili ahal izango duzu Cercanías gune guztietan, zure Renfe&Tú kontakturik gabeko txartel pertsonalizatuarekin.
    • Erabiltzen hasi behar duzun lehen eguna baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
    • Zure NAN/ AIZ edo pasaportea eta baliozko telefono zenbaki bat aurkeztu beharko dituzu.
    • Balio-epea hasi baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
  • Gazte hobaridunaren hileko abonu berria: abonu hau pertsonala izango da. Hilean 10 €-ko prezioa izango du, eta hilabete batez erabili ahal izango duzu Cercanías gune guztietan, zure Renfe&Tú kontakturik gabeko txartel pertsonalizatuarekin.
    • Nork lor dezake? 2000ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazte guztiak.
    • Hori lortzeko, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak emandako erregistro-kode bat beharko duzu. Horretarako, alta eman beharko duzu esteka honetan. Kodea beharko duzu erosketaren unean zure abonua Renferen ohiko salmenta-kanalen bidez erosi ahal izateko.
    • Balio-epea hasi baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
  • Haurren Abonu berria: abonu hau pertsonala izango da. Doakoa izango da eta urte osoan zehar erabili ahal izango duzu mugagabe, abenduaren 31ra arte, Cercanías gune guztietan, Renfe&Tú kontakturik gabeko txartel pertsonalizatuarekin.
    • Nork lor dezake? 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako adingabe guztiak.
    • Hori lortzeko, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak emandako erregistro-kode bat beharko duzu. Horretarako, alta eman beharko duzu esteka honetan. Kodea beharko duzu erosketaren unean zure abonua Renferen ohiko salmenta-kanalen bidez erosi ahal izateko.
    • 2026an izango da baliozkoa, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra erabili ahal izango duzu.

Hileko abonuetarako, aldiriko gune guztietarako balio-aldiaren barruan soilik eskuratu ahal izango da abonu izendun bat.

Rodalies de Catalunyaren kasuan, TSC txartel pertsonalizaturik ez dagoenez, titulu berriak Renfe&Tú Rodalies txartelaren gainean kargatu ahal izango dira.

Abonu izendun bat titularra ez den beste bidaiari batek erabiltzen duela hautematen denean, abonua daraman bidaiaria txartelik gabeko bidaiaritzat joko da, abonua blokeatu egingo da eta titularrak ezin izango du dirurik bueltatzeko eskatu erabili ez duen aldiarengatik. Horrez gain, titularrari ez zaio utziko beste abonu izendun hobaturik erosten 60 egunez.
 

 

 

Media Distancia zerbitzuak

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, Media Distanciako abonu berriez baliatu zaitezke. Txartel honen bidez, zerbitzu honetako ohiko bezero guztiek jatorri/helmuga jakin bateko bi geltokiren artean bidaiatzeko aukera izango dute.

Abonu berriak nola eskuratu eta nola erabili kontatuko dizugu. Lortu ezazu zure abonua ohiko erosketa-puntuetan: renfe.com, autosalmentako makinak eta geltokiko leihatilak.
 

Zein dira eta nola atera diezaioket etekina?

  • 10 bidaiako abonua: abonu hori abenduaren 31ra arte erosi ahal izango da, eta bidaiek urtebeteko balio izango dute, abonua indarrean hasten den egunetik aurrera. Gogoratu abonua hau hainbat pertsonak erabil dezaketela eta abonuak % 40ko deskontua izango duela Tarjeta 10 Sencilla abonuaren ohiko prezioaren gainean.
    • Balio-epea hasi baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
  • Hileko abonu hobaridun berria: abonu hau pertsonala izango da. Tarjeta 40 Sencilla abonuaren ohiko prezioan % 40ko deskontua izango du.
    • Erabiltzen hasi behar duzun lehen eguna baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
    • Abonuak hilabeteko balio izango du, hautatutako hasiera-datatik aurrera.
    • Zure NANa/ AIZ edo pasaportea eta baliozko telefono zenbakia aurkeztu beharko dituzu.
    • Balio-epea hasi baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
  • Gazteentzako hileko abonu hobaritu berria: abonu hau pertsonala izango da. Helduen Hileko abonu hobarituaren gaineko % 50eko deskontua izango du.
    • Nork lor dezake? 2000ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazte guztiak
    • Hori lortzeko, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak emandako erregistro-kode bat beharko duzu. Horretarako, alta eman beharko duzu esteka honetan. Kodea beharko duzu erosketaren unean zure abonua Renferen ohiko salmenta-kanalen bidez erosi ahal izateko.
    • Erabiltzen hasi behar duzun lehen eguna baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
    • Abonuak hilabeteko balio izango du, hautatutako hasiera-datatik aurrera.
    • Balio-epea hasi baino 30 egun lehenago eros dezakezu (erosketaren unean, hasiera-data aukeratzen da).
  • Haurren Abonu berria: abonu hau pertsonala izango da. Doakoa izango da eta urte osoan zehar erabili ahal izango duzu, modu mugagabean, abenduaren 31ra arte.
    • Nork lor dezake? 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako adingabe guztiak.
    • Hori lortzeko, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak emandako erregistro-kode bat beharko duzu. Horretarako, alta eman beharko duzu esteka honetan. Kodea beharko duzu erosketaren unean zure abonua Renferen ohiko salmenta-kanalen bidez erosi ahal izateko.
    • 2026an izango da baliozkoa, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra erabili ahal izango duzu.
       

Abonu hobariduna erostea.

abonuen erabilera egokia sustatzeko neurri berriak

  • Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak neurriak ezarri ditu Media Distancia-ko abonuak egoki erabiltzeko.
  • Hileko abonuetarako, jatorri/destino bakoitzeko abonu izendun bakarra baino ezin izango da eskuratu, balio-aldi beraren barruan.
  • Egunean gehienez lau bidaia formalizatu ahal izango dira abonu bakoitzeko, joanekoak zein itzulerakoak. Muga hori ez zaio aplikatzen 10 bidaiako abonuari.
  • Ez da onartzen bidaiari berarentzako bi bidaia formalizatzea norabide berean, programatutako bidaia-denboraren hirukoitza igaro arte (muga horrek bidaiari beraren abonu guztiei eragingo die), eta gutxienez 180 minutu. Adibidez, bi geltokiren arteko bidaia-denbora ordubetekoa bada, eta goizeko 08:00etan irtengo den tren bat formalizatu bada, 11:00etatik aurrera (1 ordu x 3) irteten den beste batean bakarrik formalizatu ahal izango da.
  •  Abonuaren baliozkotasun-aldian, bidaiariak 3 arau-hauste egiten baditu, iruzurrezko erabileratzat hartuko da.
  • Erabilera okertzat jo ez dadin, trena irteteko ordua baino 60 minutu lehenago bertan behera utzi beharko duzu erabiliko ez duzun formalizatzea.
  • Arau-haustetzat joko da, halaber, plaza bat erreserbatzen baduzu eta bidaiatzen ez baduzu, hau da, zure eserlekua betetzen ez baduzu.
  • 3 arau-hauste egiten badira, abonu baliogabetuko da, inolako itzulketarik jasotzeko eskubiderik gabe, eta ez zaio beste abonu hobariturik emango inolako jatorri-helmugarako, baliogabetu eta 60 egun igaro arte.
  • Gogoan izan beti salmenta-sistemak ematen dizun tokia (txartelean) erabiltzea. Erabiltzen ez baduzu, ikuskatzaileak abonua gaizki erabiltzen duzula ohartaraz dezake.
  • Renfe Viajeros-ek jakinarazpen bat bidaliko dio bidaiariari, arau-hauste bat egiten den bakoitzean, eta horrek izan ditzakeen ondorioez ohartaraziko dio. Abonu bat titularra ez den beste bidaiari batek erabiltzen duela hautematen denean, eramailea txartelik gabeko bidaiaritzat hartuko da, eta abonu hori blokeatuko da erabili gabeko aldirako inolako itzulketarik jasotzeko eskubiderik gabe, eta titularrari ez zaio utziko beste abonu bat erosten, baliogabetu eta 60 egun igaro arte.
  • Arau orokor gisa, 10 bidaiako abonuri ez zaizkio iruzurraren aurkako neurriak aplikatzen, eta iruzurrezko erabileragatiko abonu blokeatu zaien bidaiariek abonu hori eskuratu ahal izango dute.
     

 

Zure datuen tratamendua ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan.