• Sistema Bilbo-Santander distantzia ertaineko linean ezarri da
  • Asfa sistema digitalak segurtasun kontrol hobeak eskaintzen ditu, eta gizakiok akatsak egiteko aukera murrizten du

Adifek eta Renfek datorren igandean, uztailaren 3an, bukatuko dituzte Asfa segurtasun sistema digitala ezartzeko lanak, hain zuzen ere segurtasun sistema Bilbo-Santander distantzia ertaineko linean txertatuz. Asfa sistema digitala zerbitzuan sartzearen ondorioz trenbide sarearen fidagarritasuna areagotu egingo da. Ordutegien egokitzapenak dagoeneko argitaratuta daude www.renfe.com atarian eta distantzia ertaineko ibilbide horren geltoki guztietan.

Asfa sistema digitala ezartzeko prozesua orain bukatuko da, zabalera metrikoko gainerako tren eta lineatara ere hedatu ondoren Kantabrian, Galizian, Asturiasen, Gaztela eta Leonen eta Murtzian. Renfek, orotara, 3.872.608,98 euroko inbertsioa egin du gidatzen laguntzeko sistema berri honen ekipamenduan zabalera metrikoko lineatan ibiltzen diren tren guztietan.

Adifek eta Renfek beharrezko aldaketak egin dituzten trenbidean eta trenetan instalatutako ekipamenduetan Trenbideen Zirkulazio Erregelamenduaren araudi teknikora egokitua ahal izateko. Erregelamenduak, 2018ko abenduaren 28an aldatu ondoren, halaxe xedatu zuen: “2019ko urtarrilaren 1etik aurrera iberiar zabalerako eta estandar europarreko lineatan eta zabalera metrikoko sarean 2022ko uztailaren 1etik aurrera ez da onartuko Asfa sistema analogikoaren babesean zirkulatzea; sistema horrekin instalatutako ekipamenduak aldatu egin beharko dira eta horien ordez Asfa sistema digitala izango duten beste batzuk jarri beharko dira.”
 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.