• Gasteiz eta Madril arteko lotuneko gaur egungo eskaintzak asteko 10 tren gehiago izango ditu.

Renfek Gasteiz eta Madril arteko distantzia ertaineko zerbitzuko maiztasun guztiak berreskuratuko ditu hurrengo apirilaren 3tik aurrera. Horrela, COVID-19agatiko osasun-krisia sortu aurretik zegoen eskaintzako zerbitzu-kopuru berera itzuliko da.
Gasteiz eta Madril arteko lotunean, Renfek asteko 10 maiztasun gehiago izango dituenez, 5 norabide banatan, oso-osorik berreskuratuko du pandemiaren aurretiko eskaintza.
Hartara, apirilaren 3tik aurrera, Gasteiztik 7:40an irteten den eta Madrilgo P. Píora 13:25ean heltzen den 18010. trena astelehenetik larunbatera egongo da abian (orain, astelehenetan baino ez dago abian).
Alderantzizko norabidean, Madrilgo P. Píotik 17:12an irteten den eta Gasteizera 23:00etan heltzen den 18065. trena asteko egun guztietan egongo da abian, larunbatetan izan ezik (orain, igandeetan baino ez dago abian).

Tren zk.            Irteera            Helduera           Zirkulazioko egunak

                               Gasteiz-Madril P. Pío

18010                 7:40                 13:25                    A-A-A-O-O-L

                                Madril P. Pío-Gasteiz

18065                17:12                 23:00                   A-A-A-O-O-I

Zerbitzu berri hauetarako guztietarako bidaia-txartelak salgai daude jadanik. Renfeko kanal ofizialen bidez galdetu besterik ez duzu: geltokietako leihatilak, Renferen aplikazioa, 912 320 320 telefonoa, txartel-makinak, Correoseko bulegoak eta www.renfe.com webgunea.

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.