Gure konpromiso handiena gure bezeroak dira, urtero aukeratzen gaituzten 500 milioi bidaiarirekin, eta mugikortasun jasangarri, kalitatezko eta barneratzailea den eredu bati erantzuteko dio.
Herritar guztiek mugikortasunerako eskubidea gauza dezaketela bermatzeko, Laguntza-zerbitzua sortu genuen, desgaitasuna edo mugikortasun urritua duten bidaiariei laguntza eta arreta emateko gure doako zerbitzua.
Jakina, etorkizunean gure flotarekin bat egingo duten tren guztiak mugikortasun urriko pertsonentzat guztiz irisgarriak izango dira.
Bidaiatzeko aukeratzen gaituztenak garaiz iristea funtsezko konpromisoa da guretzat. Horrenbestez, puntualtasun-maila altuak lortu ditugu, eta Ave edo Avant zerbitzuetan, esaterako, ia ehuneko ehunekoa da. Gure puntualtasun-indizeak inguruko beste herrialdeetakoak baino askoz ere altuagoak dira; britainiarrak, alemanak, frantsesak edo suitzarrak baino askoz puntualagoak gara.
Horri esker, gure bezeroei munduko puntualtasun konpromiso-onenetariko bat eskaini diegu. Enpresa gutxik konpentsa ditzakete bidaiariak 15 minutuko atzerapenengatik eta inork ez die txartelaren zenbateko osorik itzultzen.
Gure puntualtasun-konpromisoari buruz informazio gehiago lortzeko.
Egunero milaka lagunengana iristeko gaitasuna dugunez, gure trenak eta geltokiak gizarte- eta ingurumen-arloko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainen zerbitzura jartzen ditugu gure aletxoa ekartzeko oso bestelakoak diren gaien bozgorailu izanez: genero-indarkeriaren prebentzioa, desgaitasunak dituzten pertsonen integrazioa, elikagai-bankuak, berdintasuna edo ingurumenaren zaintza.
Halaber, gure bezeroen kolaborazioa bideratzen dugu Aldeas Infantiles SOS elkartearekin, Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioarekin eta Nuevo Futuro elkartearekin, +Renfe txarteleko puntuak borondatez dohaintzan emanda.
Gure bezeroen iritzien eta proposamenen elkartrukearen foro bat da. Gaur egun, Bezeroen batzordeak ditugu Kantabriako, Valentziako, Donostiako, Bilboko eta Asturiasko Cercanías hiriguneetan eta Madril-Segovia-Valladolid Avant zerbitzuetarako.
Bezeroen batzordeak bezeroengana hurbiltzea dute xede, ematen dugun zerbitzua etengabe hobetzeko eta gure bezeroen iritzia ezagutzeko enpresak produktuaren kalitate-mailan hartzen dituen konpromisoak ebaluatuz.