PlayRenfe doako wifi eta entretenimendu zerbitzua da eta eduki esklusiboak atzitu ahal izango dituzu horrekin 300 km/h-ko baino gehiagoko abiaduran.
Konektatu zaitez Internetera zure gailuekin eta atera etekinik handiena erabilgarri duzun denborari. Erantzun mezu elektronikoak, sartu sare sozialetan, txateatu edo aukeratu PlayRenfe-k eskaintzen dizun aisialdirako edukien eskaintza zabala: Zuzeneko kirolak, 24 orduko informazioa, estreinako filmak, serieak edo dokumentalak.
Deskargatu iOS eta Android sistemetarako aplikazioa eta hasi zerbitzuaz gozatzen.
Honako Ave ibilbide hauetan dago erabilgarri
PlayRenfe:
Oso erraza da PlayRenfe-ra konektatzea:
Baliteke zenbait web-orri, programa, deskarga-orri eta zuzenean erreproduzitzen diren bideotarako sarbidea blokeatuta egotea, YouTube izan ezik. Ordenagailu eramangarria erabiltzen baduzu PlayRenfe atzitzeko, baliteke plugin edo luzapen bat deskargatu behar izatea bideoak erreproduzitzeko (automatikoki agertuko da deskarga egiteko aukera).
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan 91 783 25 35 telefonoaren bidez edo PlayRenfe laguntza-zerbitzuaren bidez (helbide elektronikoa).