TARIFAK
 


OINARRIZKO TARIFA

Bidaiatu Madril, Valentzia, Alacant, Zaragoza, Bartzelona, Malaga, Sevilla, Murcia eta beste hainbat helmugen artean 7 €-tik hasita. 14 urteko adingabeek bidaiatzeko aukera dute 5 €-ko prezio finkoa ordainduz, betiere Oinarrizko Tarifa duen txartel bati lotuta badago, gehienez haurrentzako bi txartela Oinarrizko Tarifako txartel bakoitzeko.

 

 

DESKONTUAK

Familia ugaria bazara, ez ahaztu adierazte Avlo txartela erostean, hurrengo deskontuak izango baitituzu:

  • % 20 kategoria orokorreko Familia ugariko kideentzat.
  • % 50 kategoria bereziko Familia ugariko kideentzat.

 

Avlo txartela duten eta indarrean dagoen Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako kide diren bezeroak geltokietako Club aretoen sar daitezke, eta bertan egon daitezke trena irten arte eroso eta lasai.

ZERBITZU GEHIGARRIAK
 

ALDATU ETA EZEZTATU ZURE TXARTELA

Aseguratu zure bidaia 8 € ordainduz, zure txartela ezeztatu edo aldatu ahal izango duzu Avlo trena irten baino 30 minutu lehenagora arte. Zer aldaketa egin ditzakezu?

  • Bidaiatzeko eguna
  • Bidaiaren ordua

Gogoratu! Zerbitzu hori txartela erostean soilik eskuratu ahal izango duzu, eta eragiketa bakarrean egin ahal izango duzu data eta orduaren aldaketa.

 

 



HAUTATU ZURE ESERLEKUA

Bidaiatu nahi duzun eserlekua aukeratu nahiago baduzu, txartela erosterakoan egin dezakezu 8 € soilik ordainduta.

 

 

GEHITU EKIPAJE GEHIGARRIA

Avlon egingo duzun bidaiarako, zure txartelaren prezioan barne hartutako hurrengo ekipajea eraman dezakezu:

  • Eskuko ekipaje bat (poltsa, motxila, etab.), gehienezko neurriak: 36x27x25 cm, pisu mugarik gabe
  • Kabinako maleta bat, gehienezko neurriak: 55x35x25 cm, pisu mugarik gabe

Neurri handiagoko 1 ekipaje gehigarri gehitu behar baduzu, 85x60x35 cm-koa gehienez, (edo ez 180 cm-tik gorako) eta zure txartela erosi bitarten egin dezakezu 10 €-ren truke, eta trena atera baino 30 minutu lehenagora arte, gure saltzeko bide guztietan 15 €-rengatik. Trena irten aurreko azken 30 minutuetan ekipaje gehigarria gehitu ahal izango duzu, geltokiko sarrera-kontrolean 30 €-ren truke.

 

 

BIDAIATU ZURE MASKOTAREKIN

Bidaiatu zure maskotarekin 10 € solik ordainduta, baldin eta:

  • maskota txikiak badira: txakurrak, katuak, hudoak, eskortako ez diren hegaztiak, kuiak, hamsterrak eta untxiak.
  • 10 kg baino gutxiago pisatzen badute.
  • kaiola edo garraio-kutxaren barruan bidaiatzen badute (gehienez 60x35x35 cm neurtu ahal izango ditu)
  • gehienez maskota bat eramaten bada pertsona bakoitzeko.
  • maskota txartelarekin bidaiatuko dute beti eta ez dute eserlekurik okupatuko.

 

TRENEKO ZERBITZU GEHIGARRIAK
 

BIDAIATU SARERA DOAN KONEKTATUTA PLAYRENFE-REKIN

Avlo-rekin beti konektatuta eta entretenimendu eskaintza onenarekin bidaiatuko duzu, deskargatu PlayRenfe aplikazioa (gailu mugikorrean) edo konekta zaitez PlayRenfe wifi-sarera eta joan playrenfe.renfe.com (ordenagailuan) eta hautatu zuretzat egokiena den aukera.

PlayRenfe doako wifi eta entretenimendu zerbitzua da eta, horri esker, eduki esklusiboak atzitu ahal izango dituzu 300 km/h baino gehiagoko abiaduran bidaiatzen duzun bitartean. Konektatu zaitez Internetera zure gailuekin eta atera etekinik handiena erabilgarri duzun denborari. Erantzun mezu elektronikoak, sartu sare sozialetan, txateatu edo aukeratu PlayRenfe-k eskaintzen dizun aisialdirako edukien eskaintza zabala: kirolak zuzenean, film berriak, telesailak, dokumentalak, musika, liburuak eta aldizkariak edo jokoak.

 

PlayRenfe doako wifi eta entretenimendu zerbitzua da eta, horri esker, eduki esklusiboak atzitu ahal izango dituzu 300 km/h baino gehiagoko abiaduran bidaiatzen duzun bitartean.