Pasatu opor ezin hobeak Galizian Galicia Rail Pass abonamenduarekin.
22 euroren truke (5 euro 14 urtetik beherakoentzat), mugarik gabe bidaia dezakezu trenez Galizian zehar hiru egunez jarraian. Egin nahi dituzun bidaia guztiak Galiziako Larga Distancia, Avant, Media Distancia eta Zabalera metrikoan, eta ezagutu bertako aberastasun guztia modu jasangarrienean bidaiatuz.
Ahaztu autoaz. Ibili Galizian trenez eta gozatu bertako jendeaz, gastronomiaz eta paisaiez Galicia Rail Pass-ekin. Aukera ezin hobea da zure kabuz ihesaldi bat antolatzeko.
Nork lor dezake Galicia Rail Pass?
Abonamendu hau eskura dezakete:
Dokumentu horiek (txartelak edo Compostela) abonamendua eskatu baino gehienez ere 30 egun lehenago erosi behar dira.
Bidaiatzeko aurrez balioztatu egin behar duzu txartela, hau da, dagokion ibilbidearen txartela erostea. Geltokietako leihatiletan egin dezakezu eragiketa.
Txartela Zabalera metrikoko trenen erabiltzeko, Zabalera metrikoko geltokietako leihatiletan baino ezin da balioztatu. Abonamendua modu horretan balioztatu ezin bada, eskatu treneko arduradunei.