Espainian merezitako opor batzuez gozatzeko asmoa baduzu, Renfe Spain Pass abonamendua interesa dakizuke.

Aukera ematen dizu hauek hautatzeko: trenean egin nahi dituzun bidai kopurua, bidaiatzeko erabili nahi duzun eserlekua eta bisitatu nahi dituzun lekuak. Aukeratzea posible da ez baitu aldez aurretik zehaztutako jatorri edo helmugarik.

Ezagutu Gizadiaren Ondare diren hiriak, hala nola Toledo, Cuenca, Segovia edo Ávila. Granadako eta Kordobako ondare arabiarrak aho zabalik utziko zaitu. Madril eta bertako museoak edo Málaga, Costa del Soleko hiriburua, ezinbesteko bisitak dira.

Zer eskaintzen dizu Renfe Spain Pass-ek?

  • Haien egoitza Espainiatik kanpo duten pertsonentzako baliozko abonua, pertsonala eta besterenezina.
  • Primerakoa Espainian zehar zure aisialdi bidaia zure erritmora antolatzeko.
  • Erosteko unean, egin nahi dituzun bidaien kopurua (4, 6, 8 edo 10) eta baita bidaiatu nahi duzun eserleku mota ere aukeratu dezakezu: Estandarra edo Confort.
  • Renfe Spain Pass erabili ahal izango duzu Larga Distancia-ko (barne hartuz Ave, abiadura handiko trena) eta eskualdeetako (distantzia ertaineko eta Avant trenak plaza erreserbatuz) tren nazional guztietan
  • Erosten duzun datatik 6 hilabete dituzu lehenengo bidaia egiteko, eta lehen aldiz erabiltzen duzunetik hilabeteko baliozkotasuna.
  • Abonua erosi osteko 24 orduetan zehar ezezta daiteke kosturik gabe. 24 ordu igaro ostean, eta erabili ezean, % 15eko karguarekin ezeztatu ahal izango da.

 

Bidaiatzeko aurrez balioztatu egin behar duzu txartela, hau da, dagokion ibilbidearen txartela erostea. Sarean egin dezakezu Nire abonamenduak atalean, zure eremu pertsonalean, eta zein egun eta trenean bidaiatu nahi duzun adierazita. Edo leihatiletan, bidaia-agentzietan edo telefono bidez eros dezakezu Renfe Spain Pass txartela erakutsiz.

Bidaiatu beti zure pasaportearekin edo egoitza txartelarekin, zure egoitza Espainiatik kanpo dagoela egiaztatzen duenarekin. Sarbide kontroletan, Renfe Spain Pass eta zure txartelarekin batera aurkeztu beharko dituzu.