Azken eguneratzea: 30/03/2026
Apirilaren 1etik aurrera, eskuragarri daude 2026ko bigarren lauhilekorako Doako abonuak, maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean erabiltzeko.
Asturiaseko eta Kantabriako Cercaníaseko guneen kasuan, doako abonuez baliatzen jarrai dezakezu 2026ko abenduaren 31ra arte, eta lauhileko bakoitzean dagokion abonu lortuko duzu. Aldiriko gainerako guneetarako, abonu eta tarifa berriei buruzko informazio guztia kontsultatu.
Asturiasko Cercanías eta Kantabriako Cercaníaseko ohiko bidaiarientzako Doako lauhileko abonua nola erosi eta nola erabili kontatuko dizugu. Lortu ezazu zure abonua ohiko erosketa-puntuetan: Renfe Cercanías app-ean (gomendatua), autosalmenta makinetan eta geltokiko leihatiletan.
Ez ahaztu fidantza itzuli arte, ezinbestekoa dela abonua (digitalen QRa edo fisikoen TSC), tiketa edo-egiaztagiria gordetzea. Dokumentu horiek beharrezkoak izan daitezke itzulketa izapidetzeko edo prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.
Kontsultatu 2024ko eta 2025eko doako abonuen fidatzen itzulketari buruzko informazio guztia. Horrez gain, 91 919 15 67 telefonora deituz edo ohiko galderetan ere informatu zaitezke.
Zure fidantza itzultzeko eska dezakezula jakinarazten dizugu 2024ko apirilaren 30era arte.
Gogorarazten dizugu 2022ko abonuaren fidantza itzultzeko eskatu ez baduzu, 2023ko abenduaren 31ra arte duzula.
Fidantza itzultzen zaizun arte,beharrezkoa da abonuak gordetzea erabili dituzun formatuetan, fisikoan edo digitalean, bai eta erosketa tiketa edo egiaztagiria ere, prozesuan zehar gerta daitekeen edozein ezbeharren aurrean.
Fidantza automatikoki itzuliko zaizu maiatzaren 9tik 20ra bitartean ordainketa erosi zenuen txartelean, baldin eta gutxienez 16 bidaia egin badituzu eta zure abonua iruzurraren aurkako neurriak bete ez dituztenen zerrendan sartuta ez badago.
Maiatzaren 20aren ondoren itzulketa jaso ez baduzu, Bezeroaren Arretarako gune batera joan beharko duzu Itzulketa Formularioa betetzera zure datuak adieraziz, zure kasua berrikusi ahal izateko.
Maiatzaren 16tik aurrera, itzulketa eskatu ahal izango duzu edozein salmenta-puntu do Bezeroaren Arretarako gunetan. Zure abonua NANarekin edo IFZ/ AIZekin batera aurkeztu beharko duzu, baita eskura duzun edozein erosketa-txartel edo -egiaztagiri ere.
Edozein gorabehera dela-eta ezin bazaizu fidantza itzuli, Itzulketa Formularioa bete beharko duzu, zure datuak adieraziz. Zure eskaera Postventako langileek aztertuko dute, eta itzulketa bidezkoa den ala ez adieraziko dizute.
Fidantza itzultzeko baldintza horiek ez zaizkie aplikatuko Rodalies de Catalunyako (Aldiriko eta eskualdekoak) eta Zabalera Metrikoko zerbitzuetako ISO / banda magnetiko formatuko abonuei.
Bidaiari asko espero dira; beraz, zera gomendatzen dizugu: