Bidaiatu Madril, Valentzia, Alacant, Zaragoza, Bartzelona, Malaga, Sevilla eta beste hainbat helmugen artean 7 €-tik hasita. 14 urteko adingabeek bidaiatzeko aukera dute 5 €-ko prezio finkoa ordainduz, betiere Oinarrizko Tarifa duen txartel bati lotuta badago, gehienez haurrentzako bi txartela Oinarrizko Tarifako txartel bakoitzeko.
Familia ugaria bazara, ez ahaztu adierazte Avlo txartela erostean, hurrengo deskontuak izango baitituzu:
Avlo txartela duten eta indarrean dagoen Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako kide diren bezeroak geltokietako Club aretoen sar daitezke, eta bertan egon daitezke trena irten arte eroso eta lasai.
Aseguratu zure bidaia 8 € ordainduz, zure txartela ezeztatu edo aldatu ahal izango duzu Avlo trena irten baino 30 minutu lehenagora arte. Zer aldaketa egin ditzakezu?
Gogoratu! Zerbitzu hori txartela erostean soilik eskuratu ahal izango duzu, eta eragiketa bakarrean egin ahal izango duzu data eta orduaren aldaketa.
Bidaiatu nahi duzun eserlekua aukeratu nahiago baduzu, txartela erosterakoan egin dezakezu 8 € soilik ordainduta.
Avlon egingo duzun bidaiarako, zure txartelaren prezioan barne hartutako hurrengo ekipajea eraman dezakezu:
Neurri handiagoko 1 ekipaje gehigarri gehitu behar baduzu, 85x60x35 cm-koa gehienez, (edo ez 180 cm-tik gorako) eta zure txartela erosi bitarten egin dezakezu 10 €-ren truke, eta trena atera baino 30 minutu lehenagora arte, gure saltzeko bide guztietan 15 €-rengatik. Trena irten aurreko azken 30 minutuetan ekipaje gehigarria gehitu ahal izango duzu, geltokiko sarrera-kontrolean 30 €-ren truke.
Bidaiatu zure maskotarekin 10 € solik ordainduta, baldin eta:
Avlo-rekin beti konektatuta eta entretenimendu eskaintza onenarekin bidaiatuko duzu, deskargatu PlayRenfe aplikazioa (gailu mugikorrean) edo konekta zaitez PlayRenfe wifi-sarera eta joan playrenfe.renfe.com (ordenagailuan) eta hautatu zuretzat egokiena den aukera.
PlayRenfe doako wifi eta entretenimendu zerbitzua da eta, horri esker, eduki esklusiboak atzitu ahal izango dituzu 300 km/h baino gehiagoko abiaduran bidaiatzen duzun bitartean. Konektatu zaitez Internetera zure gailuekin eta atera etekinik handiena erabilgarri duzun denborari. Erantzun mezu elektronikoak, sartu sare sozialetan, txateatu edo aukeratu PlayRenfe-k eskaintzen dizun aisialdirako edukien eskaintza zabala: kirolak zuzenean, film berriak, telesailak, dokumentalak, musika, liburuak eta aldizkariak edo jokoak.